Olasoko kantua
Olasoko kantua | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Olasoko kantua XV. mendean eginiko euskal kantu zaharra da. Arrasateko gudua baino lehen, oñaztarren eta ganboatarren arteko liskarrak baretuta zeudela, Butroeko Jaunak, Martin Ruiz de Gamboak, Olasoko Jaunarekin hitzarmen bat egin zuen, bere alaba Juana Olasoko Jaunarekin ezkontarazteko. Arrasateko sutea gertatuta eta Butroeko nagusia hila zelarik, haren alargun Elvirak bere alabaren ezkontza eragotzi nahi izan zuen. Kantuan, alaba Juanaren nahia ageri da Olasora ezkontzeko. 1450ean egin zen ezkontza.
Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lau lerroko bertsoa da gorde dena[1]ː
Verba orren verba gacia,
Verba orri nay ez daquiola valia.
Dardoac eguinarren vere aldia,
Olaso da ene egoteco aulquia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Herri literatura, XIV-XVII. mendeak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-05-03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.