Old Man of Hoy

Koordenatuak: 59°04′24.61″N 2°48′10.69″W / 59.0735028°N 2.8029694°W / 59.0735028; -2.8029694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Old Man of Hoy

Old Man of Hoy Eskoziako Orkadak uhartediko Hoy uhartearen ertzean dagoen harrizko zutabe ezaguna da.

Deskribapena

Hoy uhartearen mendebaldeko Rackwick badiatik gertu dago. Hainbat angelutatik begiratuz gero gizaki itxura du eta hortik bere izena, "Hoy-ko gizon zaharra". 137 metrotako garaiera dauka.

Historia

Itsasoak hareharri gorrizko kostaldea higatzerakoan sortu da zutabea. Nahiko egitura berria da, 250 urte inguru dituela esaten baita, ez baita Orkneyinga sagan (1230) aipatzen eta 1600ko mapan lurmuturra aipatzen baita orain Old Man dagoen tokian.

William Danielen 1817ko margolanean bi hanka ikusten zaizkio baina XIX mendeko ekaitz batek hanka bat eraman ziola pentsatzen da. 1992an 40 metrotako arrakala bat azaldu zitzaion goikaldean.

Eskalatzea

Chris Bonington, Rusty Baillie eta Tom Pateyk eskalatu zuten lehen aldiz 1966an. Gaur egun 7 bide iraki dituzte eta eskalatzaileen artean toki ezaguna bihurtu da.


Iruditegia


59°04′24.61″N 2°48′10.69″W / 59.0735028°N 2.8029694°W / 59.0735028; -2.8029694
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Old Man of Hoy Aldatu lotura Wikidatan