Ondoher

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ondoher, Tolkienen legendariumean eta Amaitu gabeko ipuinak lanean, Gondorreko hogeitamaikagarren erregea da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1787. urtean jaio zen, eta Kalimehtar erregearen semea da. Bi seme, Artamir eta Faramir eta alaba baten, Firiel, aita da. Bere izena, quenya hizkuntzatik dator eta "Harriaren Jauna" bezala itzul daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoherrek, Gondorreko tronua Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1936an hartu zuen, bere aita hil ondoren. Zortzi urte beranduago, 1944an, Gondorrek, Aurigen, Variagen eta Haradrimen eraso konbinatua jaso zuen bi aldetatik: hegoaldetik eta ekialdetik. Ondoherrek leinu gerlari batetatik zetorrena eta bere soldaduek maite eta estimatzen zutena, iparralderantz joan ziren tropen buru abiatu zen bere seme Artamirrekin. Baina, Mordorren ateetan, Gondorreko armadaren aurregoardia, Auriga eta Variag mordo batek ustekabean harrapatu zuen, eta garaitua izan zen. Une horretan, Ondoher eta bere semea hil ziren, Kanpamenduko gudua deritzonean.

Erregeak, bere bigarren semea, Faramir, Minas Tirithen utzi zuela uste izan zuen, baina hau, mozorroturik, bere aitaren atzetik joan zen, eta hau ere guduan hil zen, eta, beraz, erresuma, tronurako oinordekorik gabe geratu zen. Baina, 1940an, Ondoherrek, bere alaba, Arveduiri, Arthedaineko erregeari eman zion emazte bezala, errege honek, Gondor oinordekorik gabe geratu zela jakitean, erresuma honetako tronua aldarrikatu zuelarik. Orduan, Gondorreko kontseilua bildu zen, Pelendur seneskala buru zuela, eta aldarrikapenari uko egin zion, eta, beraz, Aurigak eta Haradrimak garaitu zituen Eärnil kapitaina izendatu zuten Gondorreko errege berri.


Aurrekoa
Kalimehtar
Gondorreko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1936-1944
Ondorengoa
Eärnil II.a