Organo (musika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Organo».
Donostiako katedraleko Cavaillé-Coll organoa

Organoa (grezieratik όργανον, organon, "organoa, tresna, lanabesa") teklatuzko musika tresna bat da. Soinuak luzera ezberdinetako hodietatik (milimetro gutxi batzuetatik zenbait metrorarte neur dezaketenak) airea pasaraziz sortzen dira. Haizezko musika tresna bezala sailkatua dago teklatuzko musika tresnen kategorian, baita intsuflatutako haizezko azpikategorian ere, akordeoia eta armonioarekin batera.

Erregistro edo soinu ezberdinak ditu, hauen tinbrea, soinua sortzeko mekanismo, materiala, tamaina edo formaren araberakoa izango delarik. Eskuekin jotzeko teklatu bat edo gehiagorekin jotzen da, baita oinekin jotzeko beste batekin ere, pedalez osatua dagoena. Erregistro ezberdinak, jotzailearengandik gertu dauden botoi edo palanka batzuen bidez abiarazten dira.

Organoaren hodiak ilaratan antolatuak izaten dira, neurriaren arabera; haietatik haizea igaroarazten denean soinu egiten du; haizea baliabide mekanikoz edo elektrikoz eragiten da. Organoak teklak eta pedalak ditu, eskuez eta oinez jotzen direnak, eta haizearen zuloak ireki edo ixten dituzten balbulei teklen mugimendua transmititzen dien mekanismo bat ere badu. Esan bezala, hodiak sailetan edo errejistroetan antolatuak daude, eta horiei esker soinuaren tinbrea eta indarra alda daiteke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Organo (musika) Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]