Orpo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orpo
Girls heel.jpg
Neska baten orpoa
Latinez calx

Orpoa oinaren atzealdea da, hankaren behealdeko muturrean, bernaren azpian. Gorputzaren barrualdetik, orpoan, kalkaneo izeneko hezurra dago. Literaturan dagoen orporik ezagunena, Akiles greziar heroiarena da. Greziar mitiko hura txikia zela, bere amak ibai baten barnean sartu zuen, orpoetatik helduta, hilezkor bihur zedin. Orpoak ibai horretako uretan sartu gabe geratu zirenez, hori zen Akilesen gorputz osoko ahulgune bakarra. Troiako gerran, Parisek jaurtitako gezi batek, orpoan jo zuen Akiles, eta heroia hilda erori zen berehala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orpo Aldatu lotura Wikidatan