Orrazi
Wikipedia(e)tik
Orrazia zurezko, hezurrezko, bolizko, etabarrezko tresna da, hortz mehe eta sarriez osatua, ilea bereizteko eta apaintzeko erabiltzen dena[1].
Lehen kareizkoak baziren ere, dortoka horren ehiza galarazi zutenean plastikozkoak edo zurezkoak egiteari ekin zioten. Funtsean hiru mota ezberdinak daude:
- Hortz zabaleko orraziak, ile asko dituzten adatsak orrazteko erabiltzen dutenak.
- Hortz meharreko orraziak, ile bustita orrazteko erabiltzen dutenak.
- Orrazi mistoak, hortz mehe eta zabalak dituztenak.
Musika tresna moduan ere erabiltzen dute. Arkeologoek topaturiko tresnarik zaharrenetariko bat da,[2] duela 5000 urteko persiar aztarnategian topatuak ere izan direnak.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Orrazi, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=orrazi
- ↑ Intarch.ac.uk (2011-09-23), Internet Archaeol. 30. Ashby. An Atlas of Medieval Combs from Northern Europe. Summary, http://intarch.ac.uk/journal/issue30/ashby_index.html