Eszita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eszitak arkuarekin tiro egiten, Kerch (antzinako Panticapeum), Ukraina, K.a. IV. mendea
Urrezko Lepokoa, Tolstaya Mogila, Ordžonikidze, K.a. IV. mendea.

Eszitak (grezieraz Σκύθης, Σκύθοι) Antzinaroan artzaintza nomadan eta muntatzeko zaldien hazkuntzan oinarritzen zen kultura bat zuten irandar jatorriko herri edo herri talde bateko kideei ematen zitzaien izena da. Antzinaro Klasikoan zehar eszitek Estepa Pontikoa domeinatu zuten, Eszitia izena jaso zuena.

Antzinaro Berantiarrean sarmaziarrek euren menpe hartu zituzten, estepetako nagusi bezala esziten tokia hartu zuten kulturalki oso antzekoa zen herri bat.

Eszitei buruz ezagutzen den gehiena, atzerriko iturrietan du jatorria, zehazki greziar eta latindarretan. Horietatik garrantzitsuenak Herodotoren (K. a. 440) Historiak laneko IV. liburua, Estrabonen Geografia eta Ovidioren Gutuna Pontotik dira, azken honek nagusiki Eszitia Txikia deskribatzen duelarik, biak garai berekoak (K. a. 13 inguru).

Arkeologiak kultura eszitaren lekukotzak Errusia hegoaldeko eta Ukrainako tumulu edo hil muinoetan topatu ditu.

Adituen ustez eszitak izan diren aurrenetarikoak zaldiak etxekotzen eta hezitzen. Horretarako estepetako tarpan zaldi basatiak erabili zituzten. Zaldun trebeak omen ziren.

Eszita etnonimoa denbora luzez Eszitia bezala ezagutu ziren gaur egungo Errusia, Ukraina eta Asia Erdialdeko eskualdeak okupatu edo antzeko ohiturak zituzten beste herri batzuei buruz aritzeko ere erabili izan da.

Euren aurrekariak K. a. 2000n izan zituztela ezagutzen da, baina historian duten lehen agerpena K. a. VII. mendean izan zen, asiriarrekin izan zuten aliantza batean. Zenbait mende beranduago mediarrekin lan egin zuten (persiarrekin senidetutako irandar herri bat, Asiriar Inperioa desegiteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Eszita