Oxiebaketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ebaketa erregailua.

Oxiebaketa soldadura eta ebaketa teknika bat da, erregai gasa eta oxigenoa erabiltzen dituena metalak ebaki eta soldatzeko.

Karbono gutxiko burdin aleazioek oxigenoko atmosferan erretzeko gaitasuna dute, prozesu guztiz exotermikoan. Propietate horren eraginez, eta halako materialak ebakitzeko beharrizanaren ondorioz, oxiebaketaren prozedura sortu da. Metodo horrek materialaren zati baten errekuntza lortzeko aukera ematen du, oxigeno zorrotada indartsuaren bidez. Erretako materiala oxigeno korronteak eramaten du zepa bihurtuta

Bideak oso bakunak izan daitezke. Arbastuan, egiten diren ebaketetarako, nahikoa da oxigenorako bide gehigarria duen erregailua erabiltzea. Produkziozko instalazioetan, oxiebaketako makinak egitura arinak dira eta ez dute esfortzu handirik egiten; euren helburua oxigenoa bultzatzen duten ahotxoen mugimendua bermatzea da, jarraitu beharreko ibilbideen arabera. Euren produkzioaren ezaugarriak, berriz, ondokoaren araberakoak dira: mugitu ahal duten aldi bereko ebakitzaile kopuruaren, inguraketak egiteko aukeraren eta inguraketa kontrol sistemaren araberakoak.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lodiera ertaineko eta handiko ebaketetan, karbono kantitate txikiko altzairuen ebaketa zuzenetan edota altzairu horien inguraketak ebakitzen direnean, metalezko eraikuntzen aplikazio guztietarako. Era guztietako soslaien ebaketak ere egin daitezke. Oso merkea da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oxiebaketa Aldatu lotura Wikidatan