Pala atomiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pala atomikoa palaz jokatzeko Faustino Santiago Urkidi Lamikiz bilbotarrak asmatutako instrumentua izan zen.

Palak egiteko zur onena pago zura da, aski gogorra baita, baina ez hauskorra. Antzina, palari puska bat higatu eta beste zur gogorrago baten (gerezi zura, kasurako) puska eransteko asmakuntza izan zen, pala atomikoa deiturikoa, hain zuzen, baina baztertu zen ideia pilota kontrolpetik erraz ateratzen zelako, arrisku handiak sortuz.

Profesionaletan lehenengoz Euskalduna pilotalekuan erabili zuten 1947an, Gallartako Txikitoa eta Madariagak Arrigorriaga II eta Ermuaren aurka jokatu zuten partidan. Espainiako Pilota Federazioak 1957an debekatu zuen, 1956ko martxoan Madrilgo Recoletos pilotalekuan Luis Zenotz Alsua, Alsua II.a, hil eta gero pilotakada bat buruan jaso ondoren.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.