Pago
- Artikulu hau zuhaitzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Pagoa (argipena).
|
|
||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Pago arrunta, orri eta fruituak
|
||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||
|
||||||||||
|
|
||||||||||
|
Fagus crenata - pago japoniarra |
||||||||||
Pagoak Pagazeoen familiako hamar espeziez osatutako (Fagus) generoko zuhaitz hosto erorkorrak dira, Europa, Asia, eta Ipar Amerikakoak. Hosto osoak edo hortz urridunak dituzte, 5-15 cm luze eta 4-10 cm zabal. Loreak txikiak eta sexu bakarrekoak, arrak gerbatan elkartuak, udaberrian ateratzen dira hosto berriak agertu eta berehala eta haizearen bidez polinizatzen dira. Fruituak, pagatxak, binaka sortutako hur txiki (10-15 mm luze) eta ebakidura triangeluarrekoak dira. Pagatxak jangarriak dira baina tanino kopuru handikoak eta mingotsak (Pago arruntaren pagatxak ez dira mingotsak)
Lorategietan gehien landatzen den pagoa pago arrunta (Fagus sylvatica) da. Askotan erabiltzen da bai Ipar Amerikan, bai Europa bere jaioterrian.
Lepidoptero batzuk janari legez erabiltzen dituzte pagoak, beste batzuen artean Drepana binaria, Geometra papilionaria, Epirrita christyi, Campaea margaritata eta Euproctis chrysorrhoea espezieetakoek.
Hego-pagoak benetako pagoen nahiko antzekoa den beste genero (Nothofagus) batekoak dira. Australia, Zeelanda Berria, Ginea Berria, Kaledonia Berria eta Hego Amerikan aurkitu ahal dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Pagoak izendatzeko euskara baturako onartu ez diren euskalki edo hizkera batzuetan erabilitako beste hitz batzuk: bago, fago.
[aldatu] Pagadiak
Pagadiak dira zuhaitz hauen basoak. Euskal Herrian, pagadirik zabalena Iratiko oihana da.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ UZEI Biologia/1 Landare eta animalien izenak. Elkar, Donostia. 1984
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Txinako flora
- (Ingelesez) Ipar Amerikako flora