Paleoantropologia
Wikipedia(e)tik
Paleoantropologia gizakiaren eta haren arbasoen fosilak aztertzen dituen zientzia da. Giza fosilak aztertuz eta sailkatuz, gaurko gizakiaren genealogia-zuhaitza osatzea da paleoantropologiaren eginkizuna; hau da, gizakiaren arbasoak zein izan ziren jakitea eta bilakaeran zehar gizakia zein adarretatik sortu den zehaztea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.