Fosil
Fosilak (latinezko fossile-tik, lurretik ateratzen dena) antzinako izaki bizidunen gorputzen edo ekintzen aztarnak dira. Arroka sedimentarioetan daude eta beraien osaketaren transmorfazioak jasan ditzakete (diagenesi bidez) edota deformazioak (metamorfismo dinamikoaren bidez). Fosilak aztertzen dituen zientzia paleontologia da.
Fosilik ohikoenak animalien hezurdurak eta oskolak eta landareen aztarnak dira, baina fosilen barnean urratsak eta animalien aktibitatearen ondorioak ere sartzen dira. Badaude mikrofosilak ere, begi hutsez ikusi ezin direnak, zelulen aztarnak hain zuzen ere.
Eduki-taula |
[aldatu] Fosilen sorrera
Fosilen sorrera, edo fosilizazioa, izaki bizidun baten hondakinak mineralizatu arteko prozesuen multzoa da. Geruza sedimentario baten barnean harrapatuta gelditu den izakia deskonposatu egiten da (aerobikoki edo anaerobikoki). Batzuetan moldea gelditzen da, beste batzuetan ama harriaren mineralek ordezkatzen dituzte izakiaren zati likido edo gaseosoek utzitako hutsuneak, eta azken batzuetan mineralizazioa erabatekoa da.
Badago ezinbesteko baldintza bat fosilak eratzeko; hildako izakiak ahalik eta denbora gutxien egon behar du airearekin kontaktuan, berehala usteldu eta desagertzen baita.
[aldatu] Fosilen sailkapena
- Protozooak: Esate baterako ameba.
- Foraminiferoak: Esate baterako diatomeak.
- Belakiak.
- Zelenteratuak: Koralak.
- Brakiopodoak: Terebratulak eta Rhynchonellak.
- Moluskuak: Mota askotako fosilak daude, baina ohikoenak Ammoniteak eta Belemniteak dira.
- Artropodoak: Mota askotakoak daude baina deigarrienak trilobiteak dira.
- Ornodunak: Arrainak, anfibioak, narrastiak (tartean dinosauroak), hegaztiak eta ugaztunak.
[aldatu] Fosilen tokiak
Lurrean badaude fosiletan aberatsak diren hainbat eremu. Bereziki aipagarriak dira Australiako estromatolitoak (lehenengo izaki bizidunen aztarnak), Kanadako Burgess Shale-en kanbriar garaiko animalia itsastarrak, Patagoniako dinosauroak eta Afrika ekialdeko Rift haranean aurkituriko hominidoen aztarnak. Espainian Atapuerca da nagusi Homo antecessorren aztarnak direla eta.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Burgess Shale
- (Gaztelaniaz) Atapuerca