Pandaro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pandaro, Homeroren Iliada lan ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da. Likaonen semea, arkulari ospetsu bat da. Troiako Gerran, troiaren aldean parte hartzen du. Lehen aldiz, Iliadako IV. kantuan agertzen da. Gezi batekin Menelao zauritzen du, honela, Helena akaiarrei modu baketsuan entregatuz amaituko zen su eten bat hautsiz. Jainkoak dira, Troiaren suntsipena nahi dutenak, su etena haustera bultzatzen dutena. Aurrerago, Diomedes ere zauritzen du, eta Eneasen auriga bezala aritzen da. Diomedesen esku hiltzen da, nork ezpatarekin aurpegian jotzen duen, mihia moztuz.

Erdi Aroko zenbait lanetan, Roman de Troie, Boccaccioren Filostraton edo Geoffrey Chaucerren "Troilus and Criseyde"n, Pandaro, bere iloba Kresida eta Troilo troiar printzearen arteko maitasun harremanean bitartekoari bezala aritzen da. Elezahar hau ez da greziar mitologiaren zati, baizik eta XII. mendean sortua izan zela. Shakespearek bere "Troilus and Cressida" lanean idatzi zuen bertsioan, Pandaro, haragikoi eta dejeneratu bezala agertzen da.

Pandaro, Virgilioren Eneidan, Eneasen lagun baten izena ere bada.