Eneida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eneas Troiatik irteten, Federico Baroccirena, 1598

Eneida, latinez, Publio Virgilio Maronek, Virgilio bezala ezagunagoa, K. a. I. mendean idatzitako epopeia bat da. Lana, Augusto erromatar enperadorearen enkarguz idatzia izan zen, jatorri mitiko bat emanez, berarekin hasi zen inperioa loriatzeko xedearekin. Xede honekin, Virgiliok, Homeroren olerkiak jarraitu baino, berridatzi egiten ditu, abiapuntu bezala, Troiako Gerra eta hiri honen suntsipena hartuz, eta, Erromaren fundazioa, mito greziar ospetsuen eran gertatutako gertakari bezala jarriz.

Esaten denez, Virgiliok, hil zorian zegoenean, Eneida erretzea agindu zuen, Augustoren propaganda politikotik geratzeko, edo lanak, berak nahi izan zuen perfekzio mailarik ez zuelako lortu.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorioa, ia hamar mila hexametro daktilikoz osatua dago, hamabi liburutan banatuak, Troiaren erorketa, Eneasen bidaiak eta Lazion troiar kolonia baten behin betiko finkatzea kontatzen dutenak.

Lehen sei liburuen laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneasek, printze troiarra, hiritik ihes egin zuen akaiarrek su eman ondoren. Bere aita Ankises eta bere seme Askanio tarrasean eraman zituen, eta bere emazte Kreusak gertutik jarraitzen zuen. Baina Kreusa iluntasunean hil zen, eta Eneas, desesperaturik, biziraun zuten beste batzuekin batera, lurralde berri baten bila ontziratu zen. Hera/Junorekin zuen etsaitasunak, denbora luzez noraezean nabigatzera eraman zuen, Afrika iparraldeko kostaldera iritsi zen arte, Kartagora. Bertan bizi zen Dido erregina, Eros/Kupido jainkoaren eraginez, Eneasetaz maitemindu zena, jainkoak, Didori, bihotzera gezi bat bota ziolarik bere hildako senarra zen Sikeo ahaz zezan. Orduan, denbora luzez mantendu zuen. Erresuma abegikorra zen, eta troiar guztiek Kartagon geratzea nahi zuten, baina Eneasek bazekien Italia zela bere inperioa sortu behar zuen tokia. Eneas joan ondoren, Didok bere buruaz beste egin zuen su batean, Eneasen ezpata erabiliz, betirako bere maitea madarikatuz, bere herriari, mendekatuko zela zin eginaraziz, euren aitaren semeak, beranduago erromatarrak izango zirenak suntsitzeko. Honela, bi herri senideturen arteko etsaitasuna, Kartago eta Erromaren arteko justifikatzen duen egoera sortzen da, gerra punikoetan eratorriko zena. Italiarainoko bere bidean, infernura jaitsiko da, non, bere aitak, jada hila, gorantza joango den inperio bat sortuko duela esaten dion, Augustoren garairarte.

Azken sei liburuen laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneas Laziora iristen da, non Latino den errege. Latinoren alaba, Lavinia, Turnorekin ezkon hitza emanda zegoen, rutulotarren buruzagia zena, baina orakuluak, Latinori, itsasotik iritsitako gizon batek, bere alabarekin ezkonduko zela eta latindarren izenean inperio handi bat sortuko zuela iragarri zion. Orduan, Turnok eta Eneasek elkarri gerra adierazi zioten, eta denbora luzez borrokatzen hasi ziren. Egun batean, baten aliatuak zetozen, eta hurrengoan, bestearenak, eta borroka ez zen sekula amaitzen. Bitartean, zeruan, Afrodita/Venus eta Hera/Juno, bataren eta bestearen alde egiten ari ziren, Zeus/Jupiterrek, bietako bakar bati ere garaipenik eman gabe. Azkenean, Eneasek, Turno hil zuen borroka batean eta Laviniarekin ezkondu zen. Herak, azkenik, troiarrenganako bere gorrotoa baztertu zuen eta Zeusen borondatearen aurrean amore eman zuen, baina ez, italiar lurralde guztitik troiar izena ezabatuko zuela zin eginarazi aurretik. "Troia erori da, ez utzi berriz pizten" esan zuen.

Onarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneidak, onarpen handia du mendeetan zehar, nagusiki Erdi Aroan. Garai horretan, pertsonaia epiko garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Eneas da (Ulises baino gehiago, ospe handiegirik ez duena: pertsonaia maltzurtzat hartzen da, Troia, trikimailu bati esker konkistatzen duena; Dante Alighieriren Jainkotiar komedian, adibidez, Ulises infernuan egongo da). Ohoretzat hartzen da Eneasen ondorengoa izatea: honela, Godofredo Monmouthekoak, bere Historia regum Britanniae lanean, britainiarrak, Britus edo Brutusen ondorengo egingo ditu, Eneasen ondorengo bat.

Eneidak, musikan ere onarpen garrantzitsu bat izan du, eta konposatzaile asko inspiratu ditu opera baterako istorio bezala. Ezagunenak La Didone, Francesco Cavallirena, Dido eta Eneas, Henry Purcellena (ingelesez idatzitako lehen opera) eta Les Troyens opera heroiko handia, Hector Berliozena dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eneida Aldatu lotura Wikidatan
  • (Latinez)Eneida Jatorrizko testua latinez