Pangrama

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pangrama edo esaldi holoalfabetikoa alfabeto jakin bateko letra guztiak gutxienez behin biltzen dituen esaldia da. Pangramak tipoak erakusteko eta esku-idazketa eta mekanografia lantzeko erabili izan dira.

Alfabetoko hitz guztiak behin bakarrik biltzen dituenean pangrama perfektu deritzo.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz pangramak osatzea zaila eman dezake, zeren eta hitz maileguak eta ezohiko hitzak erabili behar izaten baitira euskal alfabetoko 27 letrak esaldi batean biltzeko. Adibideak:

  1. Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. (47 letra)
  2. Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera. (57 letra)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]