Papalagi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Papalagiak, singularrean Palagi, samoeraz Europako gizon-emakume zuriak edo kaukasiar arrazakoak deskribitzeko etnonimoa, etnia baten izena da. Erabiltzen da baita Zeelanda Berriatik joandako migratzaileentzat. Modu batez, maori hizkuntzako "Pakeha" hitzaren antzeko esanahia du. Hitza mendebaldean Erich Scheurmannen Der Papalagi (1920) ("Papalagiak" euskaraz) liburu apokrifoari esker zabaldu zen.[1]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzaren etimologia ez dago oso garbi. Hizkuntzalari batzuen arabera "papa-lagi"tik dator, hau da, "zerua zeharkatu". Horrek Europatik joaten ziren itsasontzien belak adieraziko luke. Baina ez da iritzi bakarra; besteen ustez "burua entzerratzea" esan nahiko luke, horrekin kapela edo sonbreirua eramateko ohitura adieraziz.

Papalagi hitzaren lehenengo erreferentzia 1777koa da. Urte horretan James Cook esploratzaileak Tonga biztanleek haten gizoneei 'tangata no papalangie' edo "ohialezko gizonak". Malaieraz, bestetik, "europarra" adierazteko, XVII eta XVIII. mendeetan, 'faranggi' hiza erabiltzen zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tent, Jan and Paul Geraghty, Paul, 2001, "Exploding sky or exploded myth? The origin of Papalagi", Journal of the Polynesian Society, 110, 2zk.: 171-214.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]