Tonga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tongako Erresuma
Pule'anga 'o Tonga
Tongako bandera
Bandera

Tongako armarria
Armarria

Goiburua: Jaungoikoa eta Tonga dire nire heredentzia
( Ko e ʻOtua mo Tonga ko hoku tofiʻa )
Nazio ereserkia:
Ko e fasi ʻo e tuʻi ʻo e ʻOtu Tonga
Tonga: kokalekua
Hiriburua Nuku'alofa
21°8′S 175°12′W / 21.133°S 175.200°W / -21.133; -175.200Koordenatuak: 21°8′S 175°12′W / 21.133°S 175.200°W / -21.133; -175.200
Hiri handiena Nuku'alofa
Hizkuntza ofiziala(k) Tongera eta ingelera
Gobernua
Erregea
Lehen Ministroa
Monarkia konstituzionala
George Tupou V
Feleti Sevele
Independentzia
Britaniar protektoratotik
1970eko ekainaren 4a
Eremua
• Guztira
• Ura

748 km² (186)
% 4
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Errolda (2006)
• Dentsitatea

Herritarra

112.000 (194)
112.422
153 biztanle/km² (76)

tongar
Dirua Pa'anga (TOP)
Ordu eremua
 • Udan (DST)

(UTC +13)
Interneteko domeinua .to
Telefono aurrezenbakia +676

Tongako Erreinua (ahozkera: toŋa)Ozeano Barean dagoen uhartedia da. 169 uhartek osatzen dute eta horietatik 36tan jendea bizi da[1]. 800 kilometroko luzera du iparralde-hegoalde norantzan. Samoaren hegoaldean dago, Australiaren ekialdean eta Zeelanda Berriaren iparmendebaldean. Tonga hitzak tongeraz hegoalde esan nahi du, Polinesia osoan hegoaldeen dauden uharteak baitira.

Tonga Ozeaniako uharte-nazioen artean monarkia duen bakarra da eta mota horretako herrialdeen artean formalki kolonizatua izan ez zen herrialde bakarra ere bada.

Uharteei beste izen batzuk ere eman izan zaizkie, adibidez Uharte Adiskidetsuak, Cook Kapitaina bertara 1773an iritsi zenean emandako ongietorri adiskidetsua dela eta. 'inasi jaiaren garaian iritsi zelako gertatzen da hori, uharteko nagusiari fruituak oparitzen zaizkiolako eta gonbidapena jaso zuelako. Willian Mariner idazlearen arabera nagusiek Cook erail nahi zuten baina ez zuten adostu hau nola egin.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendearen inguruan Tongarrak eta euren nagusia zen Tu'i Tonga ezaguna ziren Ozeano Bare osoan zehar, Niuetik Tikopiara. Han-hemenka ibiltzen ziren eta historialari batzuek "Tongar Inperio" izena eman izan diote horri. XV. mendean eta berriro ere XVII. mendean gerra zibila egon zen. Egoera horretan iritsi ziren lehenengo kolonizatzaile europarrak. Lehenengo herbeheretako Willem Schouten eta Jacob Le Maire iritsi ziren 1616an Niuatoputapura eta Abel Tasman 1643an Tongatapu eta Ha'apaira. Geroago garrantzia izan zuten Cook Kapitainaren bisitek 1773, 1774 eta 1777an, Alessandro Malaspinarenak 1793an eta misioilariena 1797tik aurrera (batez ere Eliza Metodistako Walter Lawry Bullerrena 1822an.

Tonga Polinesioako Erreinura Taufa'ahauk batu zen 1845an. Bere titulua jaso zuen Tu'i Kanokupolu gisa baina George Errege izena eman zioten. 1875an Shirley Baker misioilariak Tonga monarkia konstituzional izendatu zuen eta mendebaldeko monarkien legedi eta sistema hartu zuen.

Tonga Britaniar Protektorato bat bilakatu zen 1900ko maiatzaren 18an, bigarren errege bat lortzen saiatu zirenean. Britaniar Inperioaren barruan 1901etik 1952rarte Mendebaldeko Ozeano Bareko Lurralde Britainiarretako zati bat izan zen. Hala ere euren errege propioak izaten jarraitu zuten.

Kolonia garaiaren bukaera Salote Tupou III.a erreginarekin bukatu zen, 1970an. Tonga Commonwealthera batu zen 1971an eta Nazio Batuen Erakundera 1999ko irailan. Commonwealtharen barruan Elizabeth III.a buru ez duen estatu monarkiko bakarra da. Erresuma Batuak zuen azkeneko Goi Komisarioa 2006an erretiratu zen, egoitza Fijira mugituz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tongako mapa eta banaketa

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tonga hiru eskualde administratibotan banatuta dago[3]:

Bakoitzak bere hiriburua du, baina Tongatapuren hiriburua herrialdearena ere baden Nuku'alofa da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tongako Erresumak dituen 112.422 biztanleetatik gehiengoa Tongatapun bizi dira, uharte nagusia. Nahiz eta populazioaren zati handi bat Nuku'alofara mugitu den bertan dagoen europar kulturaren eraginak ez ditu hautsi oraindik oso garrantzitsuak diren familia eta herriarekiko loturak. Eguneroko bizitzan eragin handia dute alde batetik Polinesiar ohiturek eta bestetik Kristautasunak. Adibidez komertzio guztiek larunbata gauerditik igande gauerdira ixten dute eta Konstituzioan bertan aipatzen da Sabbatha sakratua dela betirako. Tongarren gehiengoa metodista da[4], gutxiengo katoliko batekin eta geroz eta mormoi gehiagorekin. Zentsuaren arabera %37a Wesleyar Askeak dira, %17a mormoiak eta katolikoak %16a. Tongako Eliza Askeko kideak %11a dira. Mormoien arabera Tonga da euren erlijioarekiko atxikimendu gehien duen munduko herrialdea.[5]

Tongarren %98a etniaren arabera polinesiarrak dira eta nahaste txikia dute melanesiarrekin. Besteak europarrak, europar eta polinesiarren nahasteak edo Ozeano Bareko beste uharteetako herriak dira. Ehunka txinatar ere badaude.

Lehen hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da 6 eta 14 urte bitartean. Misioen eskolek lehen hezkuntzaren %8a eta bigarren hekzuntzaren %90a ematen dute. Eskola publikoek gainontzekoa betetzen dute. Goi-mailako hezkuntzak irakasle eskolak, medikuntza, nekazaritza eta negozioetarako eskolak dira. Beste guztia munduan zehar ikasten dute.

Tongera da herrialdeko hizkuntza ofiziala, ingelerarekin batera. Hizkuntza austronesiar bat da eta Wallisiarra, Niuera, Hawaiiera eta Samoeratik gertu daude.

15-85 urte arteko emakumeen %70a lodia da. Naururekin batera munduko herrialderik lodiena da.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Munduko Bankuaren txostena Ozeano Barearen inguruan
  2. Fiji-Tonga-Fiji hegaldiaren inaugurazio testua
  3. (cf. Ernst, Manfred/ Winds of Change. Suva: PCC, 1994, p. 146)
  4. Wakeley, Alan B. "LDS Newsroom" LDS Church Statistical Information: Tonga, May25, 2008
  5. (Ingelesez) Welcome to the town that will make you lose weight - Times Online

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tonga Aldatu lotura Wikidatan