James Cook
James Cook (Marton, Yorkshire, Ingalaterra, 1728ko azaroaren 7a?- Hawaii, 1779ko otsailaren 14a) Erresuma Batuko esploratzailea izan zen. Armadan sartu zen bere gogoz, eta karrera bikaina burutu zuen. Kartografoa izan zen Iparraldeko Atlantikoan. 1768. urtean bere lehenengo bidaia handia egin zuen "Endeavour" ontzian.
Besteak beste, Australiako ekialdeko kostaldea, Zeelanda Berria eta Hawaii esploratu zituen, eta Ternuako lehenengo mapak ere berak egin zituen.
Biografia [aldatu]
Nekazari familia batean sortu zen, eta errege armadan sartu zen gazterik. 1759. urtean Quebec hiriaren konkistan hartu zuen parte eta ondoren San Lorenzoko eta Ternuako mapa hidrografikoak egin zituen (1762-1767). Londresko Royal Society elkarteak aginduta hiru bidaldi egin zituen Ozeano Barera: Sozietateko uharteak, Zeelanda Berria eta Australia mendebaleko kostaldea aurkitu zituen lehenengo bidaian (1768-1771); bigarrenean (1772-1775) Markesen uharteetara eta Vanuatu uhartera (Hebrida Berriak) iritsi zen eta handik hegoaldera jo zuen, Antartikora iritsi ez bazen ere; hirugarren bidaian (1776-1779) Ozeano Artikoraino iritsi zen (Bering itsasoa) eta Europara zetorrela Sandwich uharteetako (egungo Hawai) biztanleek hil zuten 1779. urtean. Cookek eginiko mapa hidrografikoek Ozeano Barea hobeto ezagutzeko aukera bikaina eman dute.
| Artikulu hau Erresuma Batuko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.