Paraliteratura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Literatura erotikoa paraliteraturatzat hartua izan da gehienetan.
Zabalkunde handia du paraliteraturak nahiz eta sasiliteraturatzat hartua izan.

Paraliteratura herrialde bateko literatura nagusiaren alboan egiten diren zenbait testu ahozko nahiz idatzizkori deitzen zaio. Hizkuntzaren erakunde ofizialek ez dituzte literaturatzat hartzen.[1] Oro har, hitzak erakunde literarioaren ertzetan dagoen idazkera orori egiten dio erreferentzia, hau da, errekonozimendurik eza dela eta, estatus literario eskasa duten testuen corpusari,[2] beste idazketa-diziplina batekin (historia, kazetaritza, etab.) erabat identifikatu gabe.

Ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paraliteraturaren ezaugarri nagusia honako hauxe da: gizartearen zatirik handienak dituen balio eta pentsamoldeen paradigma arruntenei jarraitzea; eredua asmaturik, testuak barra-barra sortzen eta hedatzen dira. Beraz, zabalkunde handiko lanak dira, jendearen gustukoak. Nolabait, masa-kontsumora bideratutako generoak barne hartzen dituen literatura da.[3]

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nozio hori herri-literaturako forma desberdinak izendatzeko erabiltzen da nagusiki, hala nola abentura-nobela, polizia eleberria, nobela arrosa, herri-fikzioa, pulpa, komikiak eta, bereziki, genero-fikzioa (zientzia fikziozko, fantasiazko, misteriozko eta bestelako lanak barne). Genero horietan, badirudi anbizio literarioak tokia uzten diola irakurlearen berehalako plazerrari edo plazer horrek aintzat har dezakeen irabazi-asmoari.[4][5]

Hala ere, mugak ez dira zehatzak; izan ere, sail horietako idazlan anitz literatura maila handikoak gertatu ohi baitira. Erdi Aroaren amaieran erromantzeak paraliteraturatzat jotzen ziren, baina geroan balio poetiko handia aitortzen zaio askori. Bestalde, paraliteraturatzat hartu izan den hainbat genero goi mailako literaturan erabiliak izan dira, emaitza aberatsak lortuz.[6]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian bertsopaperek bete zuten joan den mendean paraliteraturaren eginkizuna; “Brabanteko Genoveva” bertso sailak berebiziko arrakasta izan zuen, esate baterako. Gerora, hor daude, adibidez, Txirritak Pernando Amezketarraren pasadizoetan oinarriturik eginiko bertsopaperak. Egun, esparrua asko zabaltzen ari da: best seller erako liburuak, komikiak, Xabier Gereñoren espioitza nobelak...

Multzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paraliteraturak nahiko ugariak dira. Honela sailka daitezke talde handietan:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]