Paranáko bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paranáko bandera

Paranáko bandera, estatuko ikur ofizialetako bat da, bertako ereserkiarekin eta armarriarekin batera. 1892ko urtarrilaren 9an ofizial izendatu zen 8. estatu dekretuaren bidez. 1891ko uztailaren 3an ospatu zen Paranáko asamblada legegilean aurkeztu zen lehen aldiz bandera hau, Manuel Correia de Freitasek proposatu zuen. Paulo de Assunção artistak sortu zuen bandera hau.

Gaur egun, bandera hau Brasilgo Paranáko eskuladean ofiziala da, 1947ko martxoaren 31ean baimendu zuen 2457. estatu lege-dekretuak. Laukizuzen berde bat da bere oinarria, erdian lerro txuri zabal bat du eta honek bere barnean, urdinez ageri den Hegoaldeko gurutzea irudikatzen duen esfera bat. Esfera honetan, lurraldeko izena ageri da eta Paranáko pinuzko adar batek eta matezko beste batek inguratzen du esfera urdina.

Banderaren esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berdea: XIX. mendearen amaieran zeuden Paranáko baso oparoak irudikatzen ditu.
  • Zuria: Paranáko herriaren izaera baketsua irudikatzen du.
  • Urdina: zeruaren kolorea irudikatzen du.
  • Esfera urdina: Zeruaren forma borobila irdikatzen du. Banderan agertzen den zerua, 1853ko abuztuaren 29an Curitiban zegoen posizio astronomikoari dagokio.
  • Izarrak: izar guztiek 5 punta dituzte eta denek ez dute tamaina berdina, 3 dimentsio ezberdinetan agertzen dira. Astronomian duten tamainarekin ez daude erabat loturik baina antzekotasun batzuk dituzte, adibidez, izar handienek gauez distira handiena dute.
  • Hegoaldeko gurutzeko bost izarrek ondorengoen antza dute: Alfa crucis, Beta crucis, Delta crucis, Gama crucis, Epsilon crucis.
  • Lerro zuria: Kaprikornio tropikoarekin lotura bat du, nahiz eta, lurraldearen izena ipintzeko jarri zen.
  • Paranáko pinuzko eta matezko adarrek, garai horretan, lurralde horretan zeuden lehengai ekonomiko nagusiak zirela irudikatzen du.

Banderaren eraldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1892-1905 urteen bitarteko bandera
1905 eta 1923 urteen artean indarrean egon zen bandera
1947 eta 1990 urteetan zehar erabili zen bandera.
1990 eta 2002 urteen artean erabili zen bandera
2002. urtetik erabiltzen den bandera

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]