Parsec
Wikipedia(e)tik
Parsec bat (pc) luzeera unitate bat da astronomian erabilita. Izena ingelesetik dator parallax of one arc second (arku segundo baten paralelajea).
Lurraren orbitako erradioa da astronomoek paralelajea zehazteko erabiltzen den bereizketa basikoa. Paralelajea arku segundoetan neurtzen da (60 arku segundo = minutu 1; 60 arku minutu = gradu 1). Paralelaje trigonometrikoan oinarritzen da, izarretara dagoen distantzia neurtzeko sistemarik zaharrena.
Izar baten paralelajea arkuko segundo 1 bada, bere distantzia parsec bat izango da. Honela distantzia eta paralelajearen arteko erlazioa defini daiteke:
d parsec-etan dagoen distantzia da eta p paralelajea da arku segundotan.
1 parsec = 3.26 argi-urte = 31 bilioi kilometro
Eguzkitik gertuen dagoen izarra hiru izarrez osaturiko Alpha Centauri sistema da eta bere paralelajea 0,76 arku segundoetakoa da, beraz 1,31 parsec-etara dago eta 4,28 argi-urtetara.
Definitzkeo beste modu bat honako hau da: bi objekturen arteko distantzia euren artean unitate astronomiko bateko distantia badago eta arku segundo bateko ezberdintasuna dutela ematnen badu.
Beraz:
360×60×60/2 π UA ≈ 2,0626480625×105 UA ≈ 3,08567758066631×1016m ≈ 3,26 argi-urte.
| Luzera unitateak | ||
|---|---|---|
|
Astronomian: argi-urte • parsec • unitate astronomiko Nazioarteko Sisteman: yoktometro • zeptometro • attometro • femtometro • pikometro • ångström • nanometro • mikrometro • milimetro • zentimetro • dezimetro • metro • dekametro • hektometro • kilometro • miriametro • megametro • gigametro • terametro • petametro • exametro • zettametro • yottametro Sistema anglosaxoian: hazbete • oin • yarda • furlong • milia • legoa · itsas milia |
||


