Partitura-editore

Wikipedia, Entziklopedia askea

Partitura-editore bat, musika-notazioko softwarea edo musika-notazioko prozesadorea partiturak sortzeko erabiltzen den softwarea da. Musika-editore bat notazio musikalerako da testu-prozesadore bat testu baterako dena; izan ere, biek ahalbidetzen dituzte zuzenketa azkarrak (egin eta desegin), edizio malgua, truke erraza (Internet bidez edo biltegiratze-baliabide trinkoen bidez) baita diseinu garbi eta uniformea ere. Gainera, editore gehienek notak interpretatzeko eta grabatzeko gaitasuna dutenez bereziki erabilgarriak dira konpositore hasiberrientzat edo musikaririk ez dagoenean; analogia bera erabiliz horrela programa informatikoa bihurtzen da bai testu-prozesadore, bai sortutako testuaren aurrebista erakusteko software.

Fitxategien formatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partitura-editore gehienek fitxategi-trukerako formatu batera edo bietara esportatu edo horietatik inporta dezakete:

Partiturak lantzeko Mediawikik sortu duen hedapenak bi formatu horietako audio-fitxategiak interpretatu eta sor ditzake.

Gainera, partitura-editoreek aukera ematen dute pdf formatura, testu (ascii), irudi (png, svg) eta soinu formatuetara (ogg) esportatzeko, baita formatu horietatik inportatzeko ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) MusicXML Software. MakeMusic, Inc 7 de julio de 2012.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]