Guido Arezzokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guido Arezzokoa

Guido Arezzokoa[1]Guido d'Arezzo, Guido Monaco eta Guido Pomposiano izenez ere ezaguna— (Arezzo, Toskana, Italia, 990 inguru - Avellano, Toskana, Italia, 1050) musikako teorizatzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beneditar monjea zen, eta kantu irakaslea izan zen Arezzoko katedralean. Musikari buruzko ikerketa ugari egin zituen (horien artean, Micrologus ospetsua, XIV. mendea arte oso zabaldua). Musikako notaziorako metodo bat asmatu zuen, eta belarria hezteko ikasbidea, era horretan entzundako doinua notetan jartzeko eta notak irakurtzeko bide emanez (ordu arte, entzute hutsez ikasten zen gregorianoa). Bera izan zen notak idaztearen alde azaldu zen lehena, eta Ut queant laxis ereserkia oinarritzat hartuz, nota bakoitzari izen bat eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guido Arezzokoa Aldatu lotura Wikidatan