Pedro Bea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Bea
Bizitza
JaiotzaMatanzas
Herrialdea Kuba
 Espainia
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Ciclista San Sebastián /
Real Sociedad /
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina

Pedro Jesús Bea Cirarruista (Matanzas, ?), Kuban jaiotako euskal jatorriko futbolaria izan zen, 1900. hamarkadan Donostiako futbol taldeetan jokatu zuena, Club Ciclistan eta Errealean[1]. 1909an Espainiako Errege Kopa irabazi zuen. Errealeko aurreneko atezaina izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ciclista FC taldeko futbolariak 1909ko Espainiako Kopa eskutan.

Pedro Bea San Sebastián Foot-Ball Club taldean hasi zen jokatzen. 1909an Club Ciclista SS taldearen izenean Errege Kopa irabazi zuen[2].

1909ko irailaren 7an beraz Sociedad de Foot-Ball de San Sebastián sortu zen zen eta bost hiletara Real Sociedad bihurtu zen. Aurreneko partida 1910ko martxoaren 26an jokatu zuen. Ondarretako futbol zelaian izan zen London Nodmans talde ingelesaren aurka eta 1-5 galdu zuen. Kirol talde gisa erregistro zibilean izena eman gabe zuenez Vasconia Sporting Club izenarekin jokatu zuen Errege Kopa. Finalera iritsi zen, baina Athletic 1-0 nagusitu zitzaion[3].

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak Urteak
Euskal Herria San Sebastián Foot-Ball Club 1908
Euskal Herria Club Ciclista SS 1909
Euskal Herria Sociedad de Foot-Ball 1909-1910
Euskal Herria Vasconia Sporting Club 1910

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pedro Bea Cirraruista (Real Sociedad)» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Se cumplen 105 años del primer título de Copa donostiarra que conquistó el Club Ciclista» El Diario Vasco 2014-04-09 (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  3. «Athletic Club - Real Sociedad, cuarta final vasca de la historia de la Copa | rfef.es» www.rfef.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]