Percy Grainger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Percy Grainger
Percy Grainger

Percy Grainger Ipar Amerikako musikagile eta pianista izan zen, jatorriz Australiakoa (Melbourne, 1882ko uztailaren 8a - White Plains, New York, 1961ko otsailaren 20a). Busoniren ikaslea izan zen Berlinen. Londresen Griegen lagun egin zen. Elkarrekin egin zuten A minor kontzertuei buruzko ikerketa bat Norvegian. Mota horretako musika egin eta jo zuen Graingerrek batez ere. Ingalaterrako herri-kantuak bildu zituen. Estatu Batuetan bizi izan zen garaian, ganbera-musika idatzi zuen.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Percy Grainger Aldatu lotura Wikidatan