Ganbera-musika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
XVIII. mendeko eszena Prusiako Federiko Handiaren gortean.

Ganbera-musika instrumentu kopuru txikirako egindako mota klasikoa da, hasieran sarritan jauregietako geletan edo Elizan jotzeko idatzia. Jatorrizko motak sonata da camera, sonata da chiesa (elizarena) eta trio sonata izan ziren.

Johann Sebastian Bach izan zen lehenengo maisuetako bat arlo honetan, baina Joseph Haydnek urte batzuk geroago estilo moderna finkatu zuen, 83 hari kuarteto, 45 piano trio eta hainbat hari trioren egilea izan baitzen. Wolfgang Amadeus Mozartek ere aportazio handia egin zuen garai hartan.

Urte batzuk geroago Ludwig van Beethovenek aldaketak ekarri zituen, eta XIX. mendean zehar Gaetano Donizetti, Franz Schubert, Felix Mendelssohn, Robert Schumann, Johannes Brahms, Frédéric Chopin eta Franz Liszt arlo honetan nabarmendu ziren, besteak beste.

Bestela, Antonín Dvořák, Pyotr Ilyich Tchaikovsky eta Béla Bartókek uztartu zituzten ganbera-musika nazionalismo politikoarekin.

Gaur egun Kronos Quartet (AEB) edo Alos Quartet (EH) estilo honen adibideak dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ganbera-musika Aldatu lotura Wikidatan