Perikardio
Wikipedia(e)tik
Perikardioa bihotza eta odol-hodi handiak biltzen dituen mintza da. Bi geruza ditu[1]:
- Kanpokoa edo zuntzezko perikardioa. Honen bidez bihotza inguruko egiturei lotzen zaie.
- Barnekoa edo perkardio serosoa. Geruza hau bi orriz osaturik dago: errai-perikardioa (epikardioa), bihotzari hertsiki loturik dagoena, eta perikardio-parietala, errai-perikardioaren gainean kokatua. Bi orri hauen artean perikardioaren barrunbea dago, barnean perikardio serosoak ekoizten duen likido perikardikoa duena (5-20 ml). Likido horrek labaingarri gisa dihardu bihotzaren uzkurduretan. Perikardioaren infekzioren bat izanez gero, barrunbea likidoz betetzen ahal da.
Ikus gainera[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Gontzal GARCÍA DEL CAÑO: Anatomia funtzionala I Testubiltegia.ehu.es