Peter Rosegger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peter Rosegger.

Peter Rosegger (Alpl, Estiria, Austria, 1843ko uztailaren 31 - Krieglach, Austria, 1918ko ekainaren 26a) alemanezko idazlea izan zen. Austriarren bizimoduak eta ohiturak azaldu zituen maisutasun handiz kontakizun-liburuetan. Fede tradizionala aldarrikatu zuen hiri handietan garatzen ari zen modernismoaren aurrean.

Obra nagusiak: Die Schriften des Waldschulmeisters (1875, Basoko eskolako maisuaren idatziak), Waldheimat, Erinnerungen aus der Jugendzeit (1877, Basoko sorterria, gaztaroko oroitzapenak), Der Gottsucher (1883, Jainkoaren bila), Jakob der letzte (1888, Jakob azkena) eta Als Ich noch jung war (1895, Artean gazte nintzela).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Rosegger Aldatu lotura Wikidatan