Estiria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estiria
Steiermark

Estiriako bandera
Bandera
Estiriako armarria
Armarria
Estatua AustriaAustria
Hiriburua Graz
Austria stmk.svg
Azalera
16.391,93 km²
Gobernadorea Franz Voves
Biztanleria
Dentsitatea
1.210.971 (2013)
74 bizt/km²
ISO 3166-2 AT-6
Web www.verwaltung.steiermark.at

Estiria[1] (alemanez: Steiermark; eslovenieraz: Štajerska), Austriako hego-ekialdeko estatua da. 16.391,93 km2 ditu, eta 1.210.971 biztanle zituen 2013ko urtarrilaren 1ean. Estiriako hiriburua Graz da.

Gurutzefika sagaratua, Mureck-etik gertu, Estiriako eremu landatarrean. Katolizismoak indar handia izan du Estirian.

Bi eskualdetan banatua dago lurraldea: Estiria Garaia iparraldean eta Estiria Beherea hegoaldean. Lurpeko aberastasunak handiak dira (lignitoa, grafitoa, magnesita eta burdina). Horri esker altzairugintza eta burdingintza garatu dira lurralde horretan (Donawitz, Judenburg). Nekazaritza garrantzitsua da (langileriaren % 40 ari da jarduera horretan).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Inperioaren barruan, Norika eta Panonia probintzien barnean egon zen Estiria, eta eslaviarrek (esloveniarrek) hartu zuten VI. mendean. Bavariari lotu zitzaion bi mende geroago.

XI-XII. mendeetan, hainbat jaurerritan zatitu zen, baina Steyrko jaunek (hortik lurraldearen izena) jaurerriak bateratzea lortu zuten, eta 1180. urtean sortu zen Estiriako dukerria. Bohemiako erregearen (1278) eta habsburgotarren (1282) mende egon zen, eta emeki-emeki germaniartu zen dukerria.

1619. urteaz geroztik Austriako Inperioaren barnean geratu zen Estiria. Hala eta guztiz ere, Saint-Germaingo Itunaren ondorioz (1919), Estiriako barruti esloveniarrak (Estiria Beherea) Jugoslaviaren esku geratu ziren, eta egun Esloveniako lurrak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estiria Aldatu lotura Wikidatan