Philip Zimbardo
Wikipedia(e)tik
Philip Zimbardo doktorea Varsovian, 2009. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Philip George Zimbardo | |
| Jaio | 1933ko martxoaren 23a (80 urte) |
|
Philip George Zimbardo doktorea (New York, 1933ko martxoaren 23a) gizakien jokamoldearen estatubatuar ikertzaile ospetsua da.
Mundu mailan 1971an Stanford unibertsitateko esperimentua gauzatzeagatik ospetsua bilakatu zen, esperimentu honek berez bi astez luzatu behar zuen, baina partaideen artean sortutako liskar eta giro txarrak berehalakoan etetea behartu arazi zuten. Esperimentu honek edozein gizaki zintzo eta arruntak giro gaizto batean sartu eta gaiztakeriarako jasaten duen joera aztergai du, ondorioz, berezko gizaki zintzoak eta maltzurrak izateaz gain, gizakiok inguratzen gaituen giroak gugan duen ondorioa ere ikertzen du.