Pietro de Monte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pietro del Monte» orritik birbideratua)
Pietro de Monte

Grand Master of Order of Saint John of Jerusalem (en) Itzuli

1568 - 1572
Jean de Valette - Jean de la Cassière
Bizitza
JaiotzaMonte San Savino, 1495
HeriotzaValletta1572ko urtarrilaren 27a (76/77 urte)
Jarduerak
Jarduerakwarrior monk (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaOspitaleko Zaldunak

Fra' Pietro del Monte (Monte San Savino, 1499Valletta, 1572ko urtarrilaren 26a) Maltako Ordenako 50. Printze eta Maisu Handia izan zen 1568tik hil zen arte.

Italian jaio zen Guido Lotti izenarekin eta Julio III.a Aita Santuaren iloba zen. Maltara iritsi zenean, fraidea zen Capuan, eta 1522ko Rodasko setioan ere borrokatu zuen. 1565eko Maltako Setio Handian Sengleako San Migel gotorlekua defendatzeaz arduratu zen eta 55 egunez eustea lortu zuen errefortzuak iritsi arte.

1568an Maisu Handi izendatu zuten. Bere agintaldian Valletta hiriburu berria eraikitzen jarraitu zuen. Ordena ofizialki Vallettara aldatu zen 1571ko martxoaren 18an.

Ordenako flota ere indartu egin zen eta Lepantoko gudu garailean parte hartu zuen 1571ko urriaren 7an.