Maltako Ordena
| San Joan Jerusalemgo, Rodasko eta Maltako Ordena Subirano Militar Ostalaria Sovrano Militare Ordine Ospedaliero di San Giovanni di Gerusalemme di Rodi e di Malta |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Goiburua: Fedearen defentsa eta Txiroen laguntza Tuitio Fidei et Obsequium Pauperum(lt) |
|||
| Nazio ereserkia: Gora, Gurutze Zuria Ave Crux Alba(lt) |
|||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Palazzo Malta, Erroma | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Italiera | ||
| Gobernua
Printze eta Maisu Nagusia
|
Fra' Matthew Festing |
||
| Sorrera |
1099 | ||
| Eremua
• Guztira
|
km² |
||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2010)
Herritarra |
12.500 kide, 80,000 boluntario[1] |
||
| Dirua | scudo, Euro zigiluetan ([[ISO 4217|]]) |
||
San Joan Jerusalemgo, Rodasko eta Maltako Ordena Subirano Militar Ostalaria (italieraz: Sovrano Militare Ordine Ospedaliero di San Giovanni di Gerusalemme di Rodi e di Malta), ezagunagoa Maltako Ordena izenaz, Erroman egoitza duen ordena militar katolikoa da. Maltako Ordena nazioarteko zuzenbidean erakunde burujabetzat hartzen da eta lurraldez kanpotasun egoera du.[2]
Ordenaren jatorria 1050 inguru Amalfin sorturiko Zaldun Ostalarietan dago, Lur Santura joaten ziren erromes txiro eta gaixoak babesten zituztenak. 1099an, Lehenengo Gurutzadan Jerusalem hartu zutenean, ordena militar kristau bilakatu zen. Musulmanek Lur Santua berreskuratu zutenean, Ordena hasieran Rodasera (1310–1523) eta gero Maltara (1530–1798) joan zen, non burujabe bilakatu zen[3].
Napoleonek uhartea okupatu zuenean, bere estatua amaitu bazen ere Ordenak bizirik iraun zuen. Bere burujabetza aldarrikatzeaz gain Nazio Batuek bere Batzar Nagusian begirale estatusa eman dio[4].
Gaur egun, ordenak 12.500 kide, 80.000 boluntario eta 20.000 mediku, erizain eta laguntzaile ditu.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Italy: Knights of Malta rejects alleged link to military action – Adnkronos Religion, 2003-04-07, http://www.adnkronos.com/AKI/English/Religion/?id=1.0.1670211157
- ↑ Riley-Smith, Jonathan, The Atlas of the Crusades. Facts On File, Oxford (1991), 170
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Maltako Ordena, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=MaltakoOrdena
- ↑ Permanent Observer Mission of the Order of Malta to the United Nations in New York
Kanpo loturak [aldatu]
| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |