Valletta
|
Valleta |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Humilissima Civitas Valletta | |
| Estatua | ||
| Alkatea | Alexiei Dingli (PN) | |
| Herritarra | valletar[1] | |
| Koordenatuak | 35°53′52″N 14°30′45″E / 35.89778°N 14.5125°EKoordenatuak: 35°53′52″N 14°30′45″E / 35.89778°N 14.5125°E | |
| Eremua | 0,8 km2 | |
| Garaiera | 56 m | |
| Posta kodea | VLT |
|
| Biztanleria | 6.966 bizt. (2011) | |
| Dentsitatea | 8.707,5 bizt./km² | |
| http://www.cityofvalletta.org/ | ||
Valleta[1] (malteraz, La Valletta) Maltako hiriburua da, uhartearen ipar-ekialdeko kostaldean kokatua. 6098 biztanle zituen 2008an. Penintsula harritsu batean datza hiria, Porto Grandeko eta Marsamuscettoko golkoen artean. Oso kokagune estrategikoa du, eta base militar bat dago, Britainia Handiko itsas armadak Mediterraneoko erdialdea zaintzeko erabili zuena. Valletak portua, unibertsitatea eta aireportua ditu.
Eduki-taula |
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Valletta) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.5 | 23.7 | 25.6 | 30.2 | 33.8 | 38.9 | 41.9 | 43.1 | 35.8 | 30.0 | 26.2 | 24.3 | 43.1 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15 | 15 | 16 | 18 | 22 | 26 | 30 | 30 | 27 | 23 | 19 | 16 | 21 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 12 | 12 | 13 | 15 | 18 | 22 | 26 | 26 | 24 | 21 | 16 | 13 | 18 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | 0.4 | 0.6 | 2.8 | 4.1 | 5.7 | 7.2 | 8.5 | 8.2 | 6.5 | 4.3 | 1.7 | 0.1 | 0.1 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 9 | 9 | 10 | 12 | 15 | 18 | 21 | 22 | 20 | 17 | 13 | 11 | 15 |
| Eguzki orduak | 155.0 | 169.5 | 217.0 | 270.0 | 310.0 | 330.0 | 372.0 | 341.0 | 270.0 | 217.0 | 180.0 | 155.0 | 2986.5 |
| Iturria: Weatherbase[2], BBC Weather[3] (eguzki-orduak) | |||||||||||||
Historia [aldatu]
1565. urtean sortu zuten hira, Maltako ordenako buruzagi Jean Parisot de La Valletteren omenez. 1570ean Maltako hiriburu izendatu zuten.
Ekonomia [aldatu]
Merkataritza, ontziolak, ehungintza, tabakogintza eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Aipagarriak dira XVI. mendeko San Joan katedrala, Maisu Handiaren jauregia (XVI. mendekoa, gaur egun Errepublikako lehendakariaren egoitza dena), Aragoiko jauregia (museoa), Gaztela-Leongo jauregia, eta XVIII. mendeko liburutegia eta antzokia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Euskaltzaindia, 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf
- ↑ Weatherbase: Historical Weather for Valletta, http://www.weatherbase.com/weather/weatherall.php3?s=79561&refer=&units=metric
- ↑ BBC, BBC Weather - Valletta, http://www.bbc.co.uk/weather/2562305
Kanpo-loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Valletako Udalaren webgunea
- (Ingelesez) Valletta - GuidetoMalta.net