Julio III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Julio III.a

Julio III.a[1] (latinez Iulius PP III), benetako izenez Giovanni Maria Ciocchi del Monte, (Erroma 1487ko irailak 10-1555eko martxoak 23), Eliza Katolikoko 221. aita santua izan zen, 1550etik 1555 arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giovanni Maria Ciocchi del Montek Perugia eta Sienan jurisprudentzia eta teologia ikasi ondoren, bere osaba baten oinordeko izan zen Sipontoko artzapezpikutzan 1513an, 1521ean, Paviako gotzain izendatua izan zen arte bete zuen kargua.

Karlos I.a Espainiakoaren bahitua 1527ko Erromako Arpilaketan, Paulo III.ak kardinal presbitero izendatu zuen 1536an, eta, aita santu honek, Trentoko kontzilioa prestatzea agindu zion, presiditu ahal izango zuen kontzilioa.

Aitasantualdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soilik berrogeita zortzi kardinalek parte hartu zuten konklabe batean aita santu bezala izendatua, bere koroatzean, Julio III.a izena hartu zuen. Karlos I.a Espainiakoa, hasiera batean, izendapen honen aurka zegoen, hautagai bezala, Joan Toledokoa proposatu zuena, baina, frantziarrek eta italiarrek del Monte kardinalaren izendapenari buruz lortutako adostasunaren aurrean etsi egin zuen. Guzti honekin, aurrerago, Karlos I.aren aliatu leiala izan zen. Otsailak 7an aukeratua, hilabete horretako 22an koroatua izan zen.

Aita santu berriak, kontzilioko aktibitatea geldirik ikusi zuen, eta ez zuen urte bete geroago arte berrabiarazterik lortu. 1551ko martxoaren 1ean, berriz hasi ziren kontzilioko biltzarrak. Trenton jarraitu zuen, enperadoreak ez baitzuen beste egoitzarik onartuko, eta aita santuak, izaera bizikoa ere ez zena, enperadorearen nahiei ezezkorik ez emateko haina beldur zion. Gotzainak eta gainontzeko ordezkari frantziarrak ez ziren kontziliora joan, euren errege berria zen Henrike II.a Frantziakoak ez baitzien utzi.

Frantzia eta Espainia-Inperioa ardatzaren arteko bake kaxkarra, apurtzear zegoen. Kontu italiarrek, eta, horiei lotuta, aita santuak, gerrarako aukera eman zuten. Julio III.ak, aurreko aita santua izan zen Paulo III.aren biloba eta Karlos I.aren suhia zen Oktabio Farnesio, Parmako dukerrian berrezarri zuen, nork bere aitaginarrebari utzi behar zion, aurreko konpromiso baten ondorioz. Dukerriaren buruzagitza mantentzeko, Oktabiok ez zuen errege frantziarrari laguntza eskatzeko zalantzarik izan, nork, oso gogo onez lagunduko zion, Karlos I.aren etsaia zela eta. Aita Santua, dukeak erdeinatua eta Frantziak jazarria, bere indarrak Karlos I.arekin batu zituen. Frantziako errege "oso kristauak", ez zuen kontzientzia arazorik izan, berak Siena bereganatu eta gerra Italia erdialderantz eramaten zuen bitartean Italiako kostaldeak inbaditu zituzten turkiarrekin aliatzean.

1552an itxi zen, bat-batean, Trentoko kontzilioa. Aita Santuak, oraindik 1555eko martxoa arte jarraitu zuen, baina jada ez zuen kontzilioa berrabiarazteko kemenik izan.

San Malakiasen profeziek, aita santu honi, De corona montana (Mendiko koroarena) bezala erreferentzia egiten diote, bataiatua izan zen izenari eta bere armarrian bi koroa agertzeari erreferentzia egiten dion aipamena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio III.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Paulo III.a
Aita Santua
1550-1555
Ondorengoa
Martzelo II.a