Pistola
Wikipedia(e)tik
Pistola su-arma motza da, esku batez erabiltzen dena eta balak distantzia txikira jaurtitzen dituena (50 m inguru).
Pistolak, uste denez, XIV. mendean sortu ziren Italian.
Pistola motak [aldatu]
Bi mota nagusitan bereizten dira: errebolberrak eta pistola automatikoak. Errebolberrek balak gordetzeko zilindro birakari bat dute; antzinako errebolber-motako pistoletan zilindroa eskuz mugitzen zen etenik gabe tiroak jaurtitzeko; egungoetan, berriz, zilindroa etenik gabe mugitzen da katua zapaltzean. Pistola automatikoen mekanismoa, berriz, tiroa jaurtitzean pistolak jasaten duen atzerako indarraz baliatzen da berriro kargatzeko.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.