Placebo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Placebo
Placebo 2009ko azaroan
Placebo 2009ko azaroan
Datuak
Jatorria Londres (Erresuma Batua)
Musika mota Rock alternatiboa
Punk ondoko suspertzea
Urteak 1994 - gaur egun
Webgunea www.placeboworld.co.uk
Taldekideak
Brian Molko
Stefan Olsdal
Steve Forrest

Placebo rock alternatiboko musika taldea da, Londresen 1994an sortua. Egungo kideak Brian Molko, Stefan Olsdal eta Steve Forrest dira. Gaurdaino, sei estudio-album plazaratu dituzte. Taldeak nahiko ospe handia eskuratu du mundu osoan, 10 milioi disko baino gehiago saldu baitituzte.[1]

Taldearen estiloa aldatu egin da denborak aurrera egin ahala. Haien lehendabiziko diskoan soinua gordina zen, eta instrumentazioa minimalista. Baina ondoko albumetan doinua goibeldu eta moteldu da, eta sintetizadoreak eta soinua ekoizteko beste era ez hain tradizionalak hasi dira erabiltzen (batik bat Black Market Music-en ondoren).

Taldea, hein batean, ezagutzera eman da bere kideen sexualitatea dela eta (Olsdal homosexuala da, Forrest heterosexuala eta Molko bisexuala), haien bizimoduen gehiegikeriengatik eta Molkoren irudi androginoagatik (hainbatean aipatzen da kantetan).

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudio diskoak (singleekin)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Placebo (1996)
    • "Bruise Pristine"
    • "Come Home"
    • "36 Degrees"
    • "Teenage Angst"
    • "Nancy Boy"
  • Without You I'm Nothing (1998)
    • "Pure Morning"
    • "You Don't Care About Us"
    • "Every You Every Me"
    • "Without You I'm Nothing"
    • "Burger Queen Français"
  • Black Market Music (2000)
    • "Taste in Men"
    • "Slave to the Wage"
    • "Special K"
    • "Black-Eyed"
  • Sleeping with Ghosts (2003)
    • "The Bitter End"
    • "This Picture"
    • "Special Needs"
    • "English Summer Rain"
  • Meds (2006)
    • "Because I Want You"
    • "Song to Say Goodbye"
    • "Infra-Red"
    • "Meds"
  • Battle for the Sun (2009)
    • "For What It's Worth"
    • "The Never-Ending Why"
    • "Ashtray Heart"
    • "Bright Lights"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1] PIAS To Sign PLACEBO Across Europe

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Placebo