Pleokroismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Snellen legea argiaren angelua kalkulatzeko modua da

Pleokroismoa fenomeno optiko bat da, non argiaren errefrakzio bikoitza dela eta mineral edo kristal batean argiak bi bide ezberdin hartzen ditu, bakoitza 90ºtara polarizatzen den. Argia bereizten denez bide ezbedinak jarraitzen ditu harriaren barnetik eta beraz abiadura ezberdinetan bidaiatzen du, absortzio kolore ezberdinak sortuz eta modu horretan itxuraz bakarrik bi kolore ezberdin hartzen ditu.

Harri batzuek bi kolore ezberdin erakusten dituzte eta honi dikroiko deritzo, eta hiru baditu trikroiko. Hala ere, eta hau mineral bakoitzak duen fenomenoa izanda ere, mozketaren arabera fenomenoa estali daiteke.

Pleokroismoa mineralogian mineral ezberdinen identifikazioa egiteko tresna garrantzitsua da, mineral asko modu honetan erraz ezberdindu daitezkeelako. Horretarako mikroskopio batean xafla-mehe bat erabiliko da minerala identifikatzeko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pleokroismo Aldatu lotura Wikidatan