Plika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Solfeoan plika noten burutik sortzen den lerro bertikalari deritzo, biribilean izan ezik. Beltzak eta zuriak duten musika nota baten zatietako bat da.

Plikaren kokapena musika nota ezberdinetan.

Plika buruaren eskuinaldean eta gorantz begira edo ezkerraldean eta beherantz begira egon daiteke. Gorantz begira, nota pentagramako hirugarren lerrotik behera dagoenean marrazten da, eta berantz begira, hirugarrenean edo goragoko lerroetan dagoenean.

Plikaren amaieran NEUMA deritzona dago, notaren balioa edo iraupena adierazten duena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plika Aldatu lotura Wikidatan