Polifiletiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Odol beroko animaliak taldekatzen baditugu talde polifiletikoa izango dugu, ugaztunak eta hegaztiak izango baikenituzke, baina ez euren arteko arbaso komunaren oinordeko guztiak.

Biologian filogenia bat polifiletikoa dela esaten da talde osoko arbaso komunik gertuena agertzen ez denean. Hau gertatzen da hainbat adar ezberdin batzen direnean modu artifizialean zuhaitz bat eratzeko.

Honen adibide izan daitezke algak, esporozooak eta ungulatuak. Talde polifiletikoak unibertsaldi baztertzen dira sailkapen modernoetan, baina inertzia eta ohiturak direla eta testu liburu eta lan askotan oraindik erabiltzen dira.

Normalki izaki bizidunen arteko ahaidetasunaren gaineko akatsetan oinarritzne dira. Adibidez karaktere bat talde batean baino gehiagotan agertzen denean hauek batzeko ohitura egoten da, nahiz eta karaktere hori eboluzio konbergenteagatik izan daitekeen.

Polifiletiko eta parafiletiko ez dira gauza bera. Polifiletikoaren kontrakoa monofiletikoa da.