Polipo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polipo bat kolonean
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Polipo mukosetan sortzen den handitsua da. Gehienetan sudurrean izaten dira, eta sudurreko hodiak itxi eta infekzioak sortzen dituzte. Beste batzuetan belarrian, sabelean edo hesteetan izaten dira. Batzuetan ez da sintomarik izaten, baina presioa eta hodien itxitura izaten da besteetan polipoen ezaugarria. Behealde zabala izaten dute batzuek; estuak eta luzeak izaten dira bestela, eta mukosaren osagai berberez osatuak dira. Polipoaren gainaldea laua, koskaduna edo gingilduna izan daiteke. Gehienetan ez dira kaltegarriak izaten, baina badaezpada, kirurgia bidez kendu eta aztertu egiten dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]