Portobello Road

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Portobello Road kaleko ikuspegia.

Portobello Road Ingalaterrako Londres hiriburuko Notting Hill auzoko kale bat da, hain zuzen ere, Kensington eta Chelsea barrutian dago, hiriaren mendebaldean. Notting Hill auzoa hegoaldeti iparraldera zeharkatzen du, gutxi gorabehera Ladbroke Grove kalearekin paraleloki. Berta, larunbatetan Portobello Road Market kale-azoka egon ohi da, Londresko kale-azoka ospetsuenetako bat dena, bigarren eskuko jantzi eta zaharkinen salerosketa puntu garrantzitsua izateagatik ezaguna. 1996tik abuztuero kale honen inguruan Portobelloko Zinemaldia ospatu ohi da.

1999an kale honetan Notting Hil filma filmatu zen.

Portobello gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portobello Road kaleko ospea ez da bere kale-azokan bakarrik oinarritzen. Kale honetan munduko kultura eta herrialde askotako jendea bizi da, honek auzoa kosmopolita eta bizi-bizia bilakatzen du. Bertako Arkitektura koloretsuak ere paper garrantzitsua jokatzen du, bai eta kaleak bere ibilbidean zehar dituen jira-bira eta birhurguneek ere, hurbileko eremuetako kale-egitura antolatuagoarengandik ezberdintzen dutelarik. Viktoriar Aroko terrazas eta dendak nagusi dira, eskura dagoen edozein zirrizku aprobetxatuz, kaleari intimitate ukitu bat emanez. Portobelloko Adiskide Elkarteak kalearen dinamismoa bizirik mantentzen saiatzen dira, aldameneko eremuetan ohikoak diren kate handietako denda nahiz merkatalgune handien etorrera saiestuz.


Koordenatuak: 51°30′51.3″N 0°12′14″W / 51.514250°N 0.20389°W / 51.514250; -0.20389