Prefektura mailako hiri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Prefektura mailako hiria (txinera sinplifikatuz: 地级市, pinyineraz: dìjí shì), Txinako Herri Errepublikako banaketa administratiboetako bat da, probintziaren azpitik, eta konderri edo barrutiaren gainetik dagoena. Literalki "eskualde mailako hiri" esan nahi.

Prefektura mailako hiria, egitura administratibo bakarra osatzen duen gunea da, normalean hirigune bat ("hiria" mendebaldeko ohiko definizioaren arabera) eta inguruan dauden nekazal guneek osatzen dute. Hirigunea barrutietan banatzen da eta nekazal guneak konderrietan.

Prefektura mailako hiririk handienak 100 kilometroko zabalera izan dezakete, erdigunetik, kanpoaldeko mugetaraino, Euskal Herriko foru lurraldeek baino gehiago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]