Konderri (Txina)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Konderriak (txineraz: 县; pinyineraz: xiàn), Txinako Herri Errepublikako banaket administratiboaren hirugarren mailan dagoen egitura da. Hainan probintzian esaterako, bigarren mailako banaketa dira, prefektura mailako hirien ondoren.

Guztira 1.467 konderri daude Txinako Herri Errepublika osoan, banaketa guztien (2.861 daude guztira) erdia inguru.

Konderri motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderri autonomoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Konderri autonomo (Txina)»

Konderri autonomoak, hirugarren mailako banaketa administratiboa dira. Normalean, konderri autonomo baten izendapena, bertan talde etniko jakin bat bizi delako egiten da. Txina osoan 117 daude.

Konderri mailako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Konderri mailako hiri»

Konderri mailako hiriak, Txinako egitura administratiboaren hirugarren mailako egiturak dira. Gehienak 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkada bitartean sortu ziren, konderriak ordezkatuz. "Hiri" izena duten arren, gehienak nekazal guneek osaturiko egiturak dira.

Txina osoan mota honetako 374 hiri daude.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Barruti (Txina)»

Barrutiak, prefektura mailako hiriak antolatzen diren egituretako bat da. Aginte moduari dagokionez barruti eta konderrien arteko desberdintasuna txikia den arren, normalean barrutiak, gune hiritarragoek osatzen dute, eta konderriak, hirien kanpoaldeko nekazal guneak izan ohi dira.

Txina osoan 852 barruti daude.

Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bandera (Txina)»

Banderak Barne Mongolia eskualde autonomoko berezko egitura dira, eta banaketa administratiboaren bigarren maila osatzen dute, Liga eta prefektura mailako hirien atzetik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.