Txinaren banaketa administratiboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txinaren banaketa administratiboa

Txinaren banaketa administratiboa 32 entitatetan egiten da: 22 probintzia (23, Taiwan sartuz gero), 5 eskualde administratibo, 4 udal-probintzia eta bi eskualde berezi. Gehien dagoen eredua probintziarena da. 5 eskualde administratiboak tibetar, uigur, mongoliar, Hui eta Zhuang herriei dagokie. 4 udal-probintziak eskualde metropolitarrak dira. Eskualde bereziak Hong Kong eta Macao dira, sistema ekonomiko eta judizial ezberdinarekin, txanpon propioa, internet domeinua, telefono aurrezenbakia eta bandera propioa dute. Txinako Herri Errepublikak Taiwan berea dela aldarrikatzen du, baina irla hau praktikan independentea da Txinako Errepublika izenarekin. Munduko 24 herrialdek bakarrik onartzen dute Taiwan ez dela Txina, eta herrialde hauek ez dute Txinako Herri Errepublika estatu gisa onartzen.

Administrazio mailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Herri Errepublika administrazio maila desberdinetan oinarrituta dago, mendeetan zehar aldatuz joan den arren, probintzien gaur egungo mugak XVIII. mendean ezarri ziren, eta udal-probintziak sortzeaz edo eskualde autonomo berriak ezartzeaz beste, berdintsu mantendu dira ordutik.

Probintzia mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Txinako probintziak»

Txinak, 22 probintzia (省 shěng), bost eskualde autonomo ((自治区 zìzhìqū), lau udal-probintzia (直辖市 zhíxiáshì), eta bi administraturiko lurralde berezi (特别行政区 tèbié xíngzhèngqū).

Prefektura mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Prefektura (Txina)»

Aipaturiko probintzia, eskualde autonomo eta udal-probintzia horiek 17 prefekturatan (地区 dìqū), 30 prefektura autonomotan (自治州 zìzhìzhōu), prefektura mailako 283 hiritan (地级市 dìjíshì) eta hiru ligatan (盟 méng) banatzen dira. Ligak Barne Mongoliak dituen berezko egitura administratibo historikoak dira.

Konderri mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipaturiko prefektura mailako hiriak, udal-probintziak eta prefektura autonomoak honako entitate txikiagoetan banatzen dira:

Herri mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderri, konderri autonomo, konderri mailako hiri, barruti, bandera eta bandera autonomoak, honako entitate txikiagoetan banatzen dira:

  • Udalerriak (乡 xiāng) (14.677 guztira)
  • Udalerri etnikoak (民族乡 mínzúxiāng) (1.092 guztira) (Lurralde autonomoetan bakarrik)
  • Herriak (镇 zhèn) (19.522 guztira)
  • Azpibarruti edo Jiedaoak (街道办事处 jiēdàobànshìchù) (6.152 guztira)
  • Barruti udal bulegoak (区公所 qūgōngsuǒ) (11 guztira)
  • Sumuak (苏木 sūmù) (181 guztira) (Barne Mongolian bakarrik)
  • Sumu etnikoak (民族苏木 mínzúsūmù) (Bakarra) (Barne Mongolian bakarrik)

Probintziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Txinerazko izena Laburdura Hiriburua Txinerazko izena Azalera (km2) Biztanleria Probintzia banaketak
Ānhuī 安徽 皖 wǎn Hefei 合肥 139.057 61.706.238 Zerrenda
Fújiàn 福建 闽 mǐn Fuzhou 福州 123.603 35.801.740 Zerrenda
Gānsù 甘肃 甘 gān, 陇 lǒng Lanzhou 兰州 464.186 26.184.538 Zerrenda
Guǎngdōng 广东 粤 yuè Guangzhou 广州 177.933 97.383.035 Zerrenda
Guìzhoū 贵州 黔 qián, 贵 guì Guiyang 贵阳 176.505 36.407.728 Zerrenda
Hǎinán 海南 海 hǎi, 琼 qióng Haikou 海口 34.353 8.112.834 Zerrenda
Héběi 河北 冀 jì Shijiazhuang 石家庄 187.991 69.602.378 Zerrenda
Hēilóngjiāng 黑龙江 黑 hēi Harbin 哈尔滨 432.477 36.704.334 Zerrenda
Hénán 河南 豫 yù Zhengzhou 郑州 166.499 93.652.065 Zerrenda
Húběi 湖北 鄂 è Wuhan 武汉 185.125 61.692.449 Zerrenda
Húnán 湖南 湘 xiāng Changsha 长沙 211.836 64.406.395 Zerrenda
Jiāngsū 江苏 苏 sū Nanjing 南京 97.607 75.176.989 Zerrenda
Jiāngxī 江西 赣 gàn Nanchang 南昌 167.430 41.398.079 Zerrenda
Jílín 吉林 吉 jí Changchun 长春 192.105 27.502.884 Zerrenda
Liáoníng 辽宁 辽 liáo Shenyang 沈阳 147.785 42.600.752 Zerrenda
Qīnghǎi 青海 青 qīng Xining 西宁 716.693 5.001.307 Zerrenda
Shǎnxī 陕西 陕 shǎn, 秦 qín Xi'an 西安 205.693 36.641.032 Zerrenda
Shāndōng 山东 鲁 lǔ Jinan 济南 156.867 92.809.165 Zerrenda
Shānxī 山西 晋 jìn Taiyuan 太原 157.023 34.415.373 Zerrenda
Sìchuān 四川 川 chuān, 蜀 shǔ Chengdu 成都 491.146 83.725.263 Zerrenda
Yúnnán 云南 滇 diān, 云 yún Kunming 昆明 393.734 44.948.507 Zerrenda
Zhèjiāng 浙江 浙 zhè Hangzhou 杭州 103.900 47.964.394 Zerrenda

Eskualde autonomoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Txinerazko izena Laburdura Hiriburua Azalera (km2) Biztanleria Probintzia banaketak
Guǎngxī 广西 桂 guì Nanning 241.410 44.553.455 Zerrenda
Barne Mongolia 内蒙古 蒙 měng Hohhot 1.218.698 24.259.735 Zerrenda
Ningxia 宁夏 宁 níng Yinchuan 55.461 5.900.848 Zerrenda
Xinjiang 新疆 新 xīn Ürümqi 1.774.034 19.988.711 Zerrenda
Tibet (Xīzàng) 西藏 藏 zàng Lhasa 1.268.947 2.810.767 Zerrenda

Udal-probintziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Txinerazko izena Laburdura Azalera (km2) Biztanleria Udal-probintzien banaketak
Běijīng 北京 京 jīng 16.808 14.933.274 Zerrenda
Chóngqìng 重庆 渝 yú 82.403 31.610.196 Zerrenda
Shànghǎi 上海 沪 hù 6.341 17.805.281 Zerrenda
Tiānjīn 天津 津 jīn 11.632 10.315.894 Zerrenda

Administraturiko Lurralde Bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Txinerazko izena Laburdura Azalera (km2) Biztanleria Barrutiak
Hong Kong (Xiānggǎng) 香港 港 gǎng 1.085 6.961.931 Zerrenda
Macao (Àomén) 澳门 澳 Ào 24 480.956 Zerrenda

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]