Prozesionario
Wikipedia(e)tik
| Prozesionarioa / pinu-beldarra | ||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Pinu-beldarrak ilaran |
||||||||||||||
| Sailkapen Zientifikoa | ||||||||||||||
|
Prozesionarioa edo pinu-beldarra (Thaumetopoea pityocampa) notodontidoen familiako tximeleta-espezie bat da, ezaguna pinuetan ageri diren beldar iletsuak direla-eta. Tximeleta-amak udan erruten ditu arrautzak, 200 inguru. Pinu-beldarrak hurrengo udaberriaren bukaera aldera irteten dira arrautzetatik eta pinu-adarren puntetan egiten dute habia, zetaren antzeko hariak elkarri lotuz. Pinu-hostoz elikatzen dira. Habiatik kanpora ilaran ibiltzen dira, kate luzeak osatuz. Kalte handiak egiten dituzte pinu basoetan; dituzten ileak pozoitsuak dira animalientzat eta gizonarentzat. Arriskutsua da beraz pinu-beldarra dagoen inguruan azala babestu gabe ibiltzea, edo hura dagoen pinuaren azpian jaten aritzea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.