Puy Oria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Puy Oria

Bizitza
JaiotzaTorres del Río, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea 1986) lizentzia : Hezkuntza zientziak
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea
Enplegatzailea(k)Oria Films
IMDB: nm0649809 Edit the value on Wikidata

Puy Oria Rubio (Torres del Río, 1962) nafar zinema ekoizlea da, Oria Films enpresako burua.

1986an Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Ingurumen-hezkuntzaren arloan egiten zuen lan, Elias Kerexeta ekoizleak Las cartas de Aloun lan egiteko kontratatu zuen arte. Harrezkero zinema munduan lan egin du, El sol del membrillo (1990), Jamón, jamón (1992), Días contados eta La pasión turca,[1] Historias del Kronen (1994), Profundo Carmesí (1996) Secretos del Corazón (1996) eta beste film asko eginez.

1999an, Montxo Armendárizekin batera Oria Films ekoiztetxea sortu zuen.[2] 2006an Obaban egindako lanagatik Goya Sarietarako izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Festival de Almeria. (2017-11-20). Los futuros cineastas aprenden los secretos de la producción de mano de Puy Oria. .
  2. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2011-4-25). Montxo Armendáriz, el contador de historias. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.