Queen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Queen
Datuak
JatorriaLondres
Musika motaRock progresibo, Glam rock, hard rock, rock, art rock, pop rock, traditional heavy metal (en) Itzuli eta heavy metal
Urteak1970
Produkzioa
Diskoetxea(k)Elektra Records
Capitol Records
EMI Records (en) Itzuli
Hollywood Records (en) Itzuli
Parlophone (en) Itzuli
Island Records
EMI
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
queenonline.com
IMDB: nm1277102 Allmovie: p58192
Facebook: Queen Twitter: QueenWillRock Instagram: officialqueenmusic MySpace: queen Youtube: UCiMhD4jzUqG-IgPzUmmytRQ TikTok: queenofficial Souncloud: queen-69312 Spotify: 1dfeR4HaWDbWqFHLkxsg1d iTunes: 3296287 Last fm: Queen Musicbrainz: 0383dadf-2a4e-4d10-a46a-e9e041da8eb3 Songkick: 469904 Discogs: 81013 Allmusic: mn0000858827 Deezer: 412 Edit the value on Wikidata

Queen, 1970ko hamarkadan sortutako britainiar rock taldea da. Freddie Mercury abeslaria, Brian May gitarjolea, Roger Taylor baterijolea eta John Deacon baxu jotzaileaz osatuta dago. Gaur egun, Mercury (1991an zendua) eta Deacon (1997an erretiratua) ez daude taldean, baina May-ek eta Taylor-ek “Queen” izenpean jarraitzen dute, beraz taldea aktibo dagoela esaten da.

Taldeak arrakasta handia izan zuen Erresuma Batuan, Sheer Heart Attack (1974) eta A Night at the Opera (1975) bezalako albumekin. Azken honek atentzioa deitu zuen Bohemian Rhapsody senzilloagatik gehienbat, eta horrelaxe goratu zen taldea. Estatu Batuetan arrakasta ere izan zuten 70 hamarkadaren amaieran.

Arlo artistikoan, taldearen dibertsitate musikalak, konponketa eta armoniak dira azpimarragarriak. Queen eragin handiko taldetzat hartzen da hard rock-a eta heavy metalaren garapenean, glam rock-a, rock progresiboa, folk-a, blues-a eta pop-aren ezaugarri batzuk gehituta. Historiako lehen taldeetako bat izan zen kontzertuetan argiteria elementu konplexuak erabiltzeagatik.

Hamabost estudio album kaleratu dituzte, zazpi zuzenean eta hainbat bilketa beraien ezagunenekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968. urtean Brian Mayek eta Tim Staffelek, Imperial Ikastetxeko ikasleak biak, Smile taldea sortu zuten eta ondoren, Roger Taylor bateria-jotzailea batu zitzaien. Freddie Bulsara, Tim Staffelen laguna, taldearen jarraitzailea zen eta 1970. urtean, Timek banda utzi zuenean, Freddiek ordezkatu zuen.

Freddie Bulsarak abizena aldatu zuen Mercuryrengatik eta taldeari ere, Queen izena jarri zioten. John Deacon baxu-jotzailea, berriz, urte bete beranduago batu zitzaien. Lau musikari horiek historiako talde britaniar garrantzitsuenetakoa osatu zuten.

Lehen diskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973. urtean Queen bandaren lehen lana argitaratu zuten Trident diskoetxearekin eta Mott The Hopple laukotearen lehenengo taldea izan zen garai horretan.

Queen II 1974. urteko matxoan kaleratu zuten eta AEBetatik bira bat egiteari ekin zioten Mott The Hopple taldearekin batera. Baina bira bertan behera utzi behar izan zuten Brian May gaixotu egin zenean. Urte berean, azaroan, Sheer Heart Attack! merkaturatu zuten, AEBetan eta Ingalaterran diskorik salduenetakoa.

"Bohemian Rhapsody" sei minutuko abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975. urtean AEBetatik egindako biran bi emanaldi eskaini zituzten zenbait lekutan, lortutako arrakasta ikusita. Bestalde, "Bohemian Rhapsody" kaleratu zuen taldeak urte horretan, eta, inork ez zuen pentsatu abesti horrek arrakasta izango zuenik 6 minutuko iraupenarekin. Mercuryk abestiaren kopia bat entzuteko Londresko programatzaile bati eman zion baina, irrati-programatzaileak abestia bi egunetan hamalau aldiz aireratu zuen, Freddieri kasurik egin gabe. Abestiak izugarrizko oihartzuna lortu zuen eta A Night At the Opera lana kaleratu zutenean platinozko lehen diskoa eskuratu zuen laukoteak.

1976. urtean A Day At The Races diskoa kaleratu zuen bandak eta 1977ko azaroan "We are the champions" bideoa grabatu zuten New London Antzokian. Urte berean, News of the World albuma editatu zuten eta 1978. urtean Jazz diskoa.

80ko hamarkadaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80ko hamarkadaren hasieran Flash Gordon, komikiaren heroian oinarritutako filmaren soinu banda, eta "Under Pressure" (1980) singlea, David Bowiekin batera konposatutako abestia, kaleratu zituen taldeak. Urte berean, The Game diskoa merkaturatu zuten eta sintetizadoreak erabili zituzten lehen aldiz lan horretan. Lanak disko salduenen zerrendan lehenengo postua bereganatu zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]