Freddie Mercury

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Freddie Mercury agertokian

Freddie Mercury (Jaiotza izena Farrokh Bulsara, Stone Town, Zanzibar 1946ko irailaren 5 - London, Erresuma Batua 1991eko azaroaren 24) "Queen" musika taldeko abeslaria eta ikurra izan zen. Izan ere, taldeko kanta ezagunenetako gehienak sortu zituen.

Rock historiako abeslari finenetzat ere jo da.

HIESak hil izanak gaixotasun honen gaineko kontzientzia zabaltzeko balio zuen.


Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Freddie Mercuryren omenezko estatua Montreuxen, Suitzan

Farrokh Bulsara, Bomi eta Jer Bulsararen semea, 1946ko irailaren 5ean jaio zen Zanzibarko uharte afrikarrean, garai hartan kolonia Britaniarra, gaur egun Tanzaniako parte dena. Gurasoak indiarrak ziren, baina lan kontuengatik Zanzibarren bizi ziren.

1954an, 8 urteko adina zuela Indiara bidali zuten ikastera eta orduan hartu zuen Freddie ezizena. Gaztetatik izan zuen musikagatiko zaletasun handia eta ingurukoek talentu handia ikusi zioten.

1962an, ikasketak bukatuta, sorlekura itzuli ze berriro ere, baina 1964an, 17 urte zituela, familia osoa Zanzibar uztera behartua izan zen, egoera politiko ezegonkorra zela eta. Londonera joan ziren bizitzera, eta Freddiek arte ikasketak egin zituen bertan. Musikaren munduarekiko zaletasun handia erakutsi zuen, eta hainbat taldetan parte hartu zuen, 1970ean Brian May gitarrista eta Roger Taylor perkusionista ezagutu eta haukein batera Queen izeneko taldea sortu zuen arte. Garai hartan aldatu zuen izena ofizialki eta gerora Freddie Mercury bezala egingo zen ezagun.

1982an taldeak atseden bat hartzea erabaki zuen eta Freddie Mercuryk bere bakarkako lehen lana kaleratu zuen 1985ean. 1987an beste atseden bat hartu zuen taldeak eta hasiera batean bakarka aritu bazen ere Montserrat Caballé opera kantari kataluniarra ezagutu zuenean, honekin album bat grabatzea erabaki zuen.

1990eko urriaren 8an igo zen azken aldiz eskenatoki batera, ordurako jada bere gaixotasunaren eragina nabaria zela. Ala ere hil aurreko egunerarte ez zuen publikoki agertu HIESak jota zegoela. Freddie Mercury 1991ko azaroaren 24an hil zen Londoneko bere etxean.


[aldatu] Diskografia

[aldatu] Queen taldearekin

ikus Queen-en diskografia

[aldatu] Bakarka

[aldatu] Estudioko diskak

[aldatu] Rekopilazioak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Freddie Mercury