Rafael Canogar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cabeza (Burua), Es Baluard museoa, Palma Mallorcakoa

Rafael Canogar pintore eta eskultore espainiarra (Toledo, 1935eko maiatzaren 17a). El Paso izeneko taldea sortu zuen, beste zenbait artistarekin batera, 1957an. 1964an, informalismotik aldendu zen, eta Estatu Batuetara joan zen. 1976an, abstrakziora itzuli zen berriro. Erakusketa ugari egin izan ditu mundu osoan, baita sari asko jaso ere (Frantziako Arte eta Letren Zalduna da, eta Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso du, besteak beste).


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael Canogar Aldatu lotura Wikidatan