Toledo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Toledo

 Gaztela-Mantxa
Toledo
Toledo eta Alkazarraren irudia.
Toledoko bandera

Toledoko armarria

Izen ofiziala Toledo
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Gaztela-Mantxa
Bandera de la Diputación de Toledo.svg Toledo
Toledo
Alkatea Emiliano García-Page (PSOE)
Koordenatuak

39°52′0″N 04°02′0″W / 39.86667°N 4.03333°W / 39.86667; -4.03333Koordenatuak: 39°52′0″N 04°02′0″W / 39.86667°N 4.03333°W / 39.86667; -4.03333

Toledo non dagoen adierazten duen Gaztela-Mantxa-ko/-go/-eko mapa
Toledo
Toledo non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Toledo
Eremua 232,1 km2
Distantzia 71 km Madrila
Postakodea 45001>45009
Biztanleria 84.019 bizt (2012)
Dentsitatea 361,99 bizt/km²
Sorrera Aurre erromatarra
http://www.ayto-toledo.org

Toledo Espainiako hiria da, izen bereko probintziako eta Gaztela-Mantxako autonomia erkidegoaren hiriburua. 2009 urtean hiriak 82.291 biztanle zituen.

UNESCOk Toledoko hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1986an eginiko bileran.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toledok izandako izenak hauek dira:

Toletum latinezko izena ageri duen lehen agiria Tito Livio erromatar historialariaren lana da, jatorria Tollitum hitzean zuena eta gerora Tollitu, Tollito, Tolleto, Tolledo eta Toledo emango zuena. Esanahia "goratua", "goian" izango litzateke. XII. mendeko Abu Ab-Din al-Ajubi idazleak dionenez, طليطلة Tulaytulah izenak "alaia" esan nahi du, gehiago zehaztu gabe.

G. Tejada Álamo irakaslearen arabera, "Tol(l)itum" latinezko "tol(l)ium-(-ius)" hitzaren txikigarria litzateke, "tolus"-("tolos" grezieraz) = muinoa hitzetik. Baina Tajo ibaiaren meandroa ere izan liteke, "tol(l)" = "biribila" erro indoeuroparretik eratorria[1]

Beste Toledo hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira munduan beste hainbat hiri Toledo izena dutenak, Espainiakoan oinarrituak: Belizen, Brasilen, Portugalen, Kolonbian, Filipinetan eta bost hiri Estatu Batuetan (Ohio, Illinois, Oregon, Iowa eta Washington estatuetan).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toledoko hiria Espainiaren erdialdean dago, Espainiako hiriburutik, Madrildik 71 km-ra. Ondorengo udalerriekin da mugakide: Bargas, Olías del Rey, Mocejón, Rielves, Albarreal de Tajo, Almonacid de Toledo, Guadamur, Polán, Argés, Cobisa, Burguillos de Toledo eta Nambroca Toledoko probintzian eta Aranjuez Madrilgo Erkidegoan.

Udalerriak 232,1 km²-ko azalera du eta batez besteko altuera 529 m-koa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brontze Aroko aztarna arkeologiak aurkitu dira Cerro del Bu muinoan, erdigunetik hurbil. Gotorleku natural honek inguruak ikusmenena ditu eta Tajo ibaiak babestuta, halako oparotasuna eskainiz. Garai hartako hainbat apaingrri aurkitu dira bertan, brontzezkoak, urrezkoak eta zilarrezkoak.

Zeltiberiar herrixka hau hedatuz joan zen eta ibaiaren beste aldeko muinoa okupatu, alkazarraren muinoa. Ordutik aurrera bertan garatu zen hiriaren historia bera, bertan ezarri baitziren akropolia, gotorlekua, jauregia eta azkenik gaztelu militarra.

K. a. 192an, erromatarrek Toletum sortu zuten. Lehen aipamena Tito Livio historialariak egin zuen, hiri gotortu txiki izendatuz. 596an, Leovigildok Toledo bereganatu zuen eta aurrerantzean bisigodoen hiriburu bihurtu zen. 400 eta 702 artean, kontzilio ugari egin ziren bertan: hamaika kontzilio orokor fede kontuekin eta zazpi kontzilio probintzial diziplina eklesiastiko kontuekin. 711an, Guadaleteko guduan Tariq ibn Ziyad musulmanak Rodrigo azken errege bisigodoa garaitu zuen eta hiria bereganatu. Ordutik aurrera Kordobako kaliferrikoa izan zen.

Toledoren ikuspegia, Greco, 1596 inguru.

1085eko maiatzaren 25ean, Alfontso VI.a Gaztelakoak hiria berreskuratu zuen eta Gaztelako Erresumara lotu. XII. mendean, itzulpengintzagune entzutetsu bihurtu zen, jakintsu kristau, judu eta musulmanen arteko topaleku.

XII eta XVI. mendeen artean, Toledo Gaztelako hiriburuetako bat bihurtu zen, aberatsa eta boteretsua. Joana Eroa, Errege-erregina Katolikoen alaba, bertan jaio zen 1479ko azaroaren 6an. Bere senar Filipe I.arekin batera Koroaren oinordeko ere izendatu zituzten bertan. Gaztelako Komunitateen Gerran, matxinatu zen lehen hirietako bat izan zen Toledo, Juan de Padilla eta Pedro Laso de la Vegak gidaturik. Komuneroak Villalarreko guduan garaitu ondoren, María Pacheco, Juan de Padillaren alarguna, nolabaiteko erresistentziaren buru izan zen 1522an armak utzi arte. Garai hartan Karlos V.ak Toledon ezarri zuen Gortearen egoitza. 1563an, Filipe II.aen erregealdian, hiriak hiriburutza galdu zuen Madrilen mesedetan.

Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, Toledo errepublikazaleen aldean kokatua zegoen. Hirian hainbat gudu izan ziren, batez ere Alkazarreko Akademia Militarraren inguruan. Bertan izan zen Toledoko alkazarraren setioa 1936an, non tropa matxinatuek (nazionalek) 70 egunez errepublikazaleen tropei aurre egin zieten. 1936ko irailaren 28an, Varela jeneral nazionalak laguntzarekin, setioa amaitu zen.

1981tik Gaztela-Mantxako hiriburua da. Madrilen etxebizitzen prezioa igotzeak eta garraiobideen hobekuntzak biztanleriaren etengabeko hazkundea ekarri du.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toledoko hiri historikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Tagus-Toledo.JPG
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, vi
Erreferentzia (ID) 379
Kokalekua EspainiaEspainia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Toledoko alde zaharra mendixka batean gainean dago, Tajo ibaiaren eskuinaldean. Bertan aurkitzen dira hiriko monumentu nagusiak, izandako historia aberatsaren lekuko. Greco margolari greziarra bertan bizi izan zen.

Toledoko hirigune historikoa Multzo Historiko-Artistiko izendatu zen 1940an eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1986an eginiko bileran.

Ikusi beharrekoak dira:

  • Castillo de San Servando, Erdi Aroko gaztelua Tajo ibai ertzean.
  • Katedral gotikoa, XIII. mendekoa. Bertan dago Narciso Tomeren Transparentea, barrokoa.
  • Monasterio de San Juan de los Reyes, XV. mendeko isabeldar gotikoa.
  • Museo-Hospital de Santa Cruz, XVI. mendekoa
  • Museo de El Greco, artistari buruzko museo-etxe berreraikia, berau orain dela mende ugari galdu baitzen. Margolan ugari ditu.
  • Santa María la Blanca , Europako sinagoga zaharrena, egun eliza katolikoa.
  • El Transito sinagoga, juduen auzoan. Egun museo sefardia da.
  • Hospital de Tavera museoa, XVI. mendeko pizkundetarra. El Escorial monasterioaren antolamenduan eragina izan zuen.
  • Santiago del Arrabal eliza, mudejar estilokoa.
  • Iglesia de Santo Tomé, XIV. mendeko mudejar estilokoa. Bertan dago Grecoren Orgazeko kondearen ehorzketa margolana.
  • El Cristo de la Luz, 999an eraikitako meskita-otoiztegia. Gerora eliza bihurtu zuten eta abside mudejarra gehitu.
  • Galiana jauregia, XIII. mendeko mudejar estiloa.
  • Tornerías meskita, XI. mendekoa.
  • Alkazarra, XVI. mendeko gotorlekua, hiriaren gailurrean eraikia. 2009tik Armadaren Museoa dago bertan.
  • Puerta de Bisagra Nueva, hiriko sarrera nagusia.
  • Puerta de Bisagra, hiriko sarrera nagusia Al Andalusen garaian
  • Puerta del Sol, XIV. mendeko mudejar estiloko atea.
  • Puerta Bab al-Mardum, ate zaharrena
  • Puente de Alcántara zubia, zati batzuk erromatarren garaikoak.
  • Puente de San Martín, Erdi Aroko zubia

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
67.617 68.537 69.450 70.893 72.549 73.485 75.533 77.601 78.618
2008 2009
80.810 82.291

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toledotar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toledo Aldatu lotura Wikidatan